domingo, 26 de diciembre de 2010

Hemolinfa, dokumental txiki bat


Gutxi gorabehera apirilean hasita eta urriaren 15a arte (goizeko hiruretan), dokumental txiki hau egiten pasa nuen denbora asko. Dibulgazio-dokumental txiki bat da, hemolinfari buruzkoa. Odol berdea.

martes, 21 de diciembre de 2010

Holograma faltsua

Irudi hau hologramei buruzko artikulu bat ilustratzeko egin nuen. Ez da erraza holograma baten argazkia aurkitzea. Beraz, guk geuk egin genezake holograma baten irudia (aldizkari baterako), eta holograma nola sortzen den prozesuaren irudia ere bai.

Prozesuaren irudia, goiko hori, Blenderren eginda dago, baina Photoshopekin bukatuta. Laserraren izpia dago Photoshopen gehituta. Holograma bat egiteko, laser batez argitzen da irudikatu nahi duzun objektua, ontzia kasu honetan. Baina bi angelutatik iritsi behar zaio ontziari laserraren argia. Horregatik, prisma tartekatzen da izpiaren bidean, bitan banatzen da, eta ispiluen bitartez berbideratzen da izpi sortu berria. Bueno... hori oso modu eskematikoan da, noski, baina artikuluan eskema hori utzi nahi genuen argi.

martes, 14 de diciembre de 2010

Bonbilla batek bere burua pizten du




Duela bi urte gutxi gorabehera, bideo hau egin nuen. Blenderrekin egiten nuen lehen bideo "luzea" eta konplexua zen. Eta lau bat hilabete eskatu zidan. Yafrai renderizatze-motorrarekin egin nuen, oso argitze polita ematen ziolako (nahiz eta une batzuetan nabaritzen da pixelen dantza oker bat, baina tira.... nahiko ondo geratu zen).

viernes, 10 de diciembre de 2010

Azken haginak



Azken haginak, juiziokoak, nahi bezala deitu.

Nire dibugazio-lanean, behin ahoaren bukaerako hagin horiei buruz idaztea tokatu zitzaidan. Idatzi nuen. Baina idatzitakoa ilustratu behar zen, eta hori zaila da. Hortzen eta haginen argazki asko dago, baina azken haginekoenak ez. Ez behintzat espreski azken haginak direla esaten dutenak. Gainera, zertan ezberdintzen dira azken haginak eta gainontzekoak? Azken haginak irudikatzeko, onena, masailean non dauden erakustea.

domingo, 5 de diciembre de 2010

Koloretako latexak


Bloga estreinatu berria eta ikasi behar dut oraindik nola dabilen... nola sartu irudiak, adibidez. Bueno... Pazientzia pixka bat behar da ni bezalako hasi berriekin, ezta?

Aukeratu dudan lehen irudia lagun batentzat sortutakoa da. Enpresa kimiko bat sortu zuen, eta denbora luzez bera izan da enpresaren plantilla osoa (ez da multinazional bat, jaja). Gaur egun hiru langile dira.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Lehen sarrera

Ezin duzu astoan ibili, azenarioa zuk zeuk jaten baduzu