lunes, 9 de diciembre de 2013

Beltz telephone


Aspaldi ezer publikatu gabe.
Uztailetik ezer kolgatu gabe, eta urtebete azken bideoa jarri nuenetik. Uau.
Eta berreskuratu nahi dut jarduera, baina material zaharra erabilita hasiko naiz. Zaharra bai, baina polita ere bai. Ez esan ez denik dotorea telefonoa... barkatu... telephonoa.
Eta bideotxo honetan pixkanakako koloreztatzea ikusten da:


Beltz telephonikoa from WillyRoa on Vimeo.
Gaur edertasun hutsa... Hurrengoan gehiago. Agian beste zerbait. Laister arte.

sábado, 20 de julio de 2013

Bikingoaren kaskoa


A ze faena beste dimentsio batean galtzen duzunean zerbait. Bikingo honek galdu du kaskoa. Eta non aurkituko? Beste dimentsio batean. Gizon gogorra, berez, arkatzarekin eginda dago.

viernes, 5 de julio de 2013

Harategia


Nire lagun batek harategi berria jartzen ari da, eta jolasten aritu gara logoaren ideiarekin. Eta bueno... topikoetan gehiegi erori gabe, pentsatu dut egurra eta aiztoarekin egin zitekeela zerbait. Nire lagunak ez du logo hau erabiliko, noski, baina ondo pasa dugu irudiekin jolasten. Gauza sinplea eta azkarra.

Letrak (harategiaren izena, adibidez),  egurrean edo metalean jar daitezke.

lunes, 10 de junio de 2013

Flautaren historia, egurretik metalera


Until 18th century flutes were made of wood.

martes, 21 de mayo de 2013

Duela 1.400 urte


Duela 1.400 urte, jarroi hori osorik egongo zen.
Duela 1.400 urte, garbia egongo zen. Distiratsua.
Duela 1.400 urte, usain ona izango zuen.

miércoles, 1 de mayo de 2013

Euria zorte onaren lurraldean

 

Erdi abandonatuta dut bloga. Berriz ere hasi beharko nuke gauzak sartzen.
Hemendik hasiko gara...
...zorte onaren dadoekin. 

martes, 2 de abril de 2013

lunes, 18 de marzo de 2013

Zu ez zara hemengoa, ezta?


Gezurretakoak. 

jueves, 28 de febrero de 2013

Odol gehiagorik ez

miércoles, 6 de febrero de 2013

Irudi bat eta sari bat


 Blender lanean izaten dut lagun. bestela ilustratu ezin direnak, batzuetan ilustratzeko aukera ematen dit. Adibide bat "Itxaropen bioartifiziala" erreportajea zen, Elhuyar aldizkariaren 2012ko apirilean argitaratu genuena. Gaia zelula ametatik egindako organoak ziren... ea transplanteetarako organoak gara daitezkeen laborategian. (Ezin da oraingoz, nahiz eta salbuespen txiki batzuk badauden).

viernes, 25 de enero de 2013

Tik-tak atomikoa



Gure bizitzaren tik-tak ofiziala ematen digute. Oso makina konplexuak dira... egia esan, ez dut inoiz erloju atomiko bat ikusi, baina badakit ez dutela erloju-itxurarik, ez behintzat, guretzat normala den erloju baten itxura. Nik behin erloju atomikoen funtzionamenduari buruzko artikulu bat ilustratu behar nuen Elhuyar aldizkarian, eta Blender eta Photoshop konbinatuta, irudi hau sortu nuen. Ez zen gaizki geratu....

martes, 15 de enero de 2013

Karikatura!!!


Dani Fano marrazkilari handiak egin dit karikatura hau!!!!!!!
Mundiala!!!!!!!