jueves, 21 de junio de 2012

Partenoi ahula



Esaten dute Grezian gauzak ez daudela batere ondo. Ez dut ezer berririk esan. Baina horrekin batera, esaten dute Greziako patrimonioan islatzen dela. Hemen esaten du. Arkeologoak lanik gabe geratzen dira, indusketak utzi egiten dira, eta museoek ezin dute segurtasuneko jendeari ordaindu. Gainera, herria dagoen bezala dago, noski, eta altxor arkeologikoak lapurtzen ari dira. Egoera gogorra da.

domingo, 10 de junio de 2012

Euskal lurrak


Duela 90 milioi urte, dinosauroen garaian, Iberiar Penintsula ez zen penintsula bat, uharte bat baizik. Baina uharte horren azpiko plaka tektonikoa iparralderantz zihoan, eta, denborarekin, Eurasiako plaka tektonikoaren kontra egin zuen talka. Duela 40 milioi urte, dinosauroen garaia pasata, talkak euskal lurrak (eta, oro har, Pirinioak) itsaspetik lurrazalera aterata zituen.

Horixe erakusten du plano honek, Teknopolis telebista-saiorako egindako plano bat. Ez da oso zehatza zientifikoki, subdukzio-zona batzuk adibidez falta dira. Baina bueno... segundo gutxi batzuetako azalpen dibulgatibo erraz bat emateko balio du.