
Mostrando entradas con la etiqueta Proba. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Proba. Mostrar todas las entradas
viernes, 2 de septiembre de 2016
domingo, 7 de junio de 2015
Urrezko Eraztunen esperimentua
Igande arratsaldeko esperimentua.
Urratsez urrats, goiko irudia egin dut. Eta urrats bakoitzean, jasotzen nuen zenbat denbora behar zuen renderizatzeko. Jakin nahi nuen zein urrats handietzen duen gehien renderizazio-denbora.
lunes, 9 de abril de 2012
Ez gaude udazkenean!
Ez gaude udazkenean, baina berdin du. Kristalaren efektuarekin ari naiz probak egiten Cycles renderizatze-motorearekin. Modan dago orain, eta oso ona da. Besteak beste, kristala oso ondo simulatzen du. Eta hori probatu beharra zegoen.
Etiquetas:
Bideoak,
Cycles,
Materialak,
Perretxikoa,
Proba,
Pulgoia
jueves, 15 de septiembre de 2011
Monigote baten jaiotza
Monigote bat modelatu dut. Banuen gogoa. Badut buruan zerbait monigotea martxan jartzeko, baina batez ere, probatzeko egin dut, pertsonai baten animazioaren prototipo bezala.
Kontua da erabaki dudala modelizazio-lana sozializatzea, alegia, erakustea nola eman diodan forma pixkanaka. Dakitenentzat, noski, ez da eredugarria (gainera seguro ez dudala modurik erginkorrenean egin), baina ez dakitenentzat kuriosoa izan daiteke gizontxo honen sortze-prozesua. Hurrengo batean bideo bat prozesuaren grabatuko dut, baina hau argazkien bidezko montajetxo batekin osatu dut.
lunes, 7 de marzo de 2011
Itsaso puska bat
Animazio txiki bat. Pare bat orduko kontua, gutxi gorabehera. Proba bat da, besterik ez.
Modeloa plano bat da, bi texturekin eta uhinen simulazio bat. Texturek olatuak sortzen dituzte, eta mugitu egin ditut, errealismo pixka bat emateko. Uhinaren anplitudea eta abiadurarekin jolasten moldatzen da marejada handiagoa edo txikiagoa izatea.
Bideoa proba batzuen emaitza da. Askotan probak egiten dituzu proiektu handiago batean erabiltzeko, edo abiapuntu bezala edo teknikak probatzeko. Eta askotan, proiektu handiago hori ez da aurrera ateratzen, baina merezi du probaren emaitza ikustea.
Hau da itsaso puska bat. Ez dakit beste zerbait handiago aterako den hemendik edo ez, baina proba ondo geratu da. Itsaso puska bat kristalezko ontzi batean sartuta. Lehen proban nahiko itsaso lasaia atera zait, baina gero lortu dut marejada kutu hori sortzea. Hamar segundo irauten duen marejadatxoa da, baina fijo begiratuta, zorabiatzeko moduko mugimendua da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

