martes, 31 de julio de 2012
Fantasiazko tximeleta
martes, 17 de julio de 2012
Horacio 3-ren azken bidaia
Munstroa from WillyRoa on Vimeo.
Espaziontzi bat munstro baten ahora erortzen. Tipo Dune, agian... bueno, auskalo. Plano txiki bat, besterik ez. Gogoa nuen horrelako zerbait egiteko.
jueves, 5 de julio de 2012
Txoko Perfektua
Etiquetas:
Bad3di,
Bideoak,
Blender,
Cycles,
Iñaki Leturia,
Telefonoa,
Txoko,
Txorakeria
jueves, 21 de junio de 2012
Partenoi ahula
Esaten dute Grezian gauzak ez daudela batere ondo. Ez dut ezer berririk esan. Baina horrekin batera, esaten dute Greziako patrimonioan islatzen dela. Hemen esaten du. Arkeologoak lanik gabe geratzen dira, indusketak utzi egiten dira, eta museoek ezin dute segurtasuneko jendeari ordaindu. Gainera, herria dagoen bezala dago, noski, eta altxor arkeologikoak lapurtzen ari dira. Egoera gogorra da.
domingo, 10 de junio de 2012
Euskal lurrak
Duela 90 milioi urte, dinosauroen garaian, Iberiar Penintsula ez zen penintsula bat, uharte bat baizik. Baina uharte horren azpiko plaka tektonikoa iparralderantz zihoan, eta, denborarekin, Eurasiako plaka tektonikoaren kontra egin zuen talka. Duela 40 milioi urte, dinosauroen garaia pasata, talkak euskal lurrak (eta, oro har, Pirinioak) itsaspetik lurrazalera aterata zituen.
Horixe erakusten du plano honek, Teknopolis telebista-saiorako egindako plano bat. Ez da oso zehatza zientifikoki, subdukzio-zona batzuk adibidez falta dira. Baina bueno... segundo gutxi batzuetako azalpen dibulgatibo erraz bat emateko balio du.
Etiquetas:
Blender,
Elhuyar,
Geologia,
mapak,
Teknopolis
viernes, 4 de mayo de 2012
Galtzerdi marradunak
Ondo ezagutzen nautenek badakite arropa marraduna asko gustatzen zaidala. Eta oso gertukoek badakite, gainera, zenbat abusatzen dudan arropa horrekin. Tira. Orain, zibernetikoki ere abusatu dezaket: hona nire galtzerdi marradunak!!!! Gustatzen zaizkit, nola ez. Baina gehiago gustatzen zaizkit galtzerdien textura zerotik landu dudalako. Bale.. hobetu daiteke, baina ez dute itxura txarra oraingoz, ezta?
Honaino 2012ko maiatzean egindakoa, baina 2014ko otsaila bukaeran pixka bat hobetu ditut galtzerdiak. Xuabetu ditut, oraindik ere Blenderren barruko render motorra erabilita. Hauek lortu ditut:
Honaino 2012ko maiatzean egindakoa, baina 2014ko otsaila bukaeran pixka bat hobetu ditut galtzerdiak. Xuabetu ditut, oraindik ere Blenderren barruko render motorra erabilita. Hauek lortu ditut:
Etiquetas:
Arropa,
Irudiak,
Texturak,
Txikikeriak
viernes, 27 de abril de 2012
Ezagutzen al dituzu zure telefonoaren tripak?
Ezkerretik eskubira: atzekaldeko tapa, bateria, telefono-linearen antena eta bere kable pila plastikotan sartuta, aldeetako euskarria, ama-txartela (memoriarekin, sim-txartela, mikorprozesadorea, azelerometroa (telefonoak bertikal edo horizontal dagoen jakiteko) eta gutxienez zirkuitu integratu bat), kameraren lentea, WIFI eta GPS antenak...... ah! eta pantaila.
Etiquetas:
Dibulgazioa,
Elhuyar,
informatika,
Irudiak,
Smartphone
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






