martes, 14 de diciembre de 2010

Bonbilla batek bere burua pizten du




Duela bi urte gutxi gorabehera, bideo hau egin nuen. Blenderrekin egiten nuen lehen bideo "luzea" eta konplexua zen. Eta lau bat hilabete eskatu zidan. Yafrai renderizatze-motorrarekin egin nuen, oso argitze polita ematen ziolako (nahiz eta une batzuetan nabaritzen da pixelen dantza oker bat, baina tira.... nahiko ondo geratu zen).

Luzea izan zen, fotograma bakoitza renderizatzeko 6 minutu behar zituelako nire ordenagailu zaharrak; hamar fotograma orduko egiten zituen, eta guztira 700 fotograma baino gehiago dira... egin zenbakiak eta atera kontuak... gaua luzeak pasa zituen nire ordenagailuak lanean.... nik lo. Bonbilla funditzen deneko fotograma Photoshopen eginda dago, eta bideoan txertatuta.

Animazioa bera ez da profesional batena... nik ez dakit animatzen, eta asko kostatzen zait ibiltze-ziklo bat ere egitea (oinarrizkoena!!). Baina perspektibarekin ikusita, nahiko ondo geratu zela uste dut, lehen animazioa izateko... horrelako gehiago egin beharko nituzke.

Blogean sartzen dudan lehen bideoa da... ea zer moduz...

1 comentario:

  1. Aupa Willy,

    Ederra minimetrajea.
    Hala izaten da askotan: behin piztu eta burua erre.

    Blogbide on!

    Dani

    ResponderEliminar