sábado, 16 de abril de 2011

Nire kontaktua


Eneeeee...

Nabaritzen da ni ez naizela oso blogari ona... Ia bost hilabete dira bloga ireki nuenetik, eta oraindik ez dut gehitu nire kontaktuaren berri. Alegia, ezagutzen ez nautenek ezin dute nirekin kontaktatu, ez bada komentario baten bitartez.

Mea culpa.

Bueno... Hemen dago nire e-mail helbidea, nahi duenarentzat, behintzat gizakia bada; spama ez da ongietorria izango. Hain zuzen ere, aholkua da ez idaztea zuzenean nire helbidea, helbideen bila aritzen diren softwareek aurkitu ez dezaten... Bueno. Nik horrela jarriko dut, 3Di baten bitartez. Aprobetxatu dut renderizazio-motore berri bat probatzeko, hau da, argazkia bera osatzen duen partean Blenderrekoa ez den beste software bat erabilita, LuxRender. Askoz emaitza errealistagoak ematen ditu. Baina horretarako erabiltzen ikasi behar da. Hau da nire lehen proba, eta ez da oso gaizki joan.

Tira. Txapa gutxiago... Total, nire helbidea jartzeko da, besterik ez. Blogaren alboko barran ere gehitu dut sarrera honetarako lotura, irudia bera txikian ez baita irakurtzen.
Orain milioika mezu jasoko ditut egunero!!!
Ale!!!! Gauza bat gutxiago!!!! Gaur blogari hobea naiz atzo baino!
Hurrengora arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario