Etxeko balkoiak orientazio ezin hobea du Ilargi betea ikusteko. Eta gaur zen egun aproposena. Baina, noski, gau honetantxe, in this very night, Ilargia ez zen ikusten. Zer egingo diogu, ba? Ilargi-eklipse bat, munduko edozein tokitan gertatzen da Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean. Baina hemen ez. Hemen eklipsea gertatzen da hodeiak tartekatzen direnean gu eta Ilargiaren artean. Eta gaur eklipse osoa zegoen. Lainotuta zegoen.
Haserretu naiz. Bueno, pixka bat. Eta nire eklipse partikularra montatu dut. Ala!! Ilargia gorritu egiten da, lotsatuta, Lurraren aurrean. Bueno, atzean. Egia esan, nire eklipsean ez da asko gorritzen. Eta gutxi irauten du. Eta errotazio exageratua du. Eta ez du benetako Ilargiak duen forma zehatza...
Eta zer?
Nire Ilargia da, eta nire eklipsea. Eskuz eginda. Eta datozen astronautentzat benetako Ilargiank baino askoz ere toki hobeak ditu nireak ilargi-modulua aparkatzeko. Lau, lauak. Eta nahi dudan guztietan ikus dezaket. Edo igual ez... tarteka ordenagailua ere lainotu egiten zait.
Hori zer da, Perurenak botatako harria kamara motelean grabatuta??
ResponderEliminarTira behintzat azkenerako eklipse bat ikusi dut behintzat, ze atzokoan ilargia ez zuri ta ez beltz, lurraren atzean ez lainoen atzean ezkutatuta geratu zitzaigun guri!