jueves, 14 de julio de 2011

Zer da ekliptika?



Berriz ere astronomia!!!
Egia da. Baina azkena izango da denboraldi batean.

Kontua da animazio txiki hau neukala esku artean, eta blogean jarri nahi nuela. Oso-oso azkar egindakoa da; ez dago material eta textura sofistikaturik, ezta modelizazio landurik. Pilota pare bat eta plano bat; oinarrian hori da. Eta hamabi segundo, besterik ez.

Baina kontua da txikikeria hau egin nuela lankide batentzat. Semeak eskatu omen zion azaltzeko zer den ekliptika, eta nahiz eta oso kontzeptu sinplea izan, ez da erraza azaltzeko ez bada bisualki. Ikusi egiten duzu, eta ulertzen duzu, baina kontatzen badizute agian ulertuko duzu eta agian ez. Mikroanimazio hau egin nion.

Ekliptika da Lurraren orbitaren planoa, besterik ez. Plano horretan Eguzkia dago. Horregatik, gure planetatik ekliptika zeruan ikusteko, Eguzkiak egiten duen ibilbidea ikusi behar da. Baina kontua da beste planetak ez direla orbitatzen plano horretan. Planeta bakoitzak du bere planoa, eta ezta batek ere ez du ekliptikarekin koinziditzen.

Hori da animazio honetan ikusten dena. Planeta urdina Lurra da, eta gorria beste bat... Marte adibidez... Eta plano berdea da ekliptika. (Eta, noski, erdian dagoen pilota horia Eguzkia da). Horrela erraz ulertzen da, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario