martes, 6 de diciembre de 2011

Blender tailer batean


Abenduaren 16an, EHUren Donostiako kanpusean, Blender programari buruzko tailer bat zuzendu behar dut Software Librea Unibertsitatean izeneko jardunaldi batean. Programa askori buruzko tailerrak (saioak... nik zer dakit) egingo dituzte, eta niri eskatu didate Blenderri buruzko bat antolatzea.

Ordu eta erdi.

Horrekin kezkatuta nago. Edozein joan liteke aurrez apuntatuz gero, eta horrek esan nahi du Blender inoiz erabili ez duen jendea etor daitekeela. (Egia esan, auskalo... ez dut ideiarik ere zer profileko jendea etorriko den). Badaezpada, gauza sinple bat antolatuko dut: "Jolas gaitezen kubo batekin". Nahi dut oinarrizko ideia bat ematea 3d programa baten funtzionamenduari usaina hartzeko. Eta, horretarako, onena da ahalik eta modelizazio txikiena eskatzen duen zerbait erabiltzea, kubo bat alegia. Hala ere. Nire kezka beste bat da: ea denbora ematen duen ganorazko zerbait egiteko.

Eskatu didate jardunaldiari buruzko propaganda egiteko blogean, eta, tira... hemen dago. Nahi duenarentzat, hemen dago jarduanldiaren programa. Sofware librea interesatzen bazaizu, eta ahal baduzu, ez da aukera txarra. Blenderreko tailerrera nahiz beste edozein saiora joatea.

Han izango naiz.


4 comentarios:

  1. Zure tailerrera joateko asmoa daukat. Ordenagailuak eta Blender prest egongo dira tailerrerako edo nork bere ordenagailua eraman behar du?

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, Alex!
    Ongi etorria!!!!
    Lasai... tailerra ordenagailuen gela batean izango da. Nik dakidala, antolatzaileek PCak prestatuko dituzte eta Blender instalatuko dute.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo!

    Atzo tailerrean egon ziretenetako bat naiz, eta oso ondo egon zela esan behar dut, ez da erraza Blender bezalako herraminta potente eta konplexu batekin inoiz ibili ez garenak hain denbora gutxian gauza txiki bat egiten irakastea eta lortu zenuen, zorionak beraz!

    ResponderEliminar
  4. Eskerrik asko, Izendegi!!

    Beti izaten da frustrazio-puntu bat denborarik ez dagoelako nahi adina egiteko, baina hori ahaztuta ni ere oso gustora egon nintzen. Eskerrik asko etortzeagatik!!

    ResponderEliminar