Eboluzioa eta informatikari buruzko fantasia bat: teklatuaren teklak zelula biziak balira bezala jokatzen dute, eta denborarekin organismo informatiko konplexu bat osatzen dute. Zientzia-fikzio dibertigarria izan daiteke.
Martxo inguruan hasita, urriaren 16an bukatu dut animazioa, goizeko ordu txikitan!!! Guau!!! Soinua gehitzea eromena izan da... baina bukatu dut. Azkenean!!
Hasperena. Pozik nago.
Zoragarria. Zorionak.
ResponderEliminarEskerrik asko!!
ResponderEliminarIzugarria, ze ona. Agian informatikaria naizelako izango da... baina orain arteko onena iruditu zait!
ResponderEliminarGainera, ez nekien teklatuak horrela sortu zirenik, eskerrak teklak besterik ez dituzten jaten/asimilatzen, bestela beldurtzen hasiko nintzateke. Pentsatzen hasita... azkenaldian nere burua karratuago bezala ikusten dut... Aiaiaiiii!
Jaja...
ResponderEliminarBai, egia esan hilabete dexente izan dira, eta beste gehienak baino landuagoa da. Beste batzuk ere landuak dira, baina gutxiago nekien Blenderri buruz... ondo dago norberaren eboluzioa ere ikustea.
Eskerrik asko, Iñaki!
A ze artea, Willy. Baneukan zure abilezien berri baina azken lan hauek ikustean txundituta gelditu naiz. Jarraitu horrelako imaginazio eta gogoarekin! Eta eskerrik asko lan hauek guztioi iristarazteagatik!
ResponderEliminarEskerrik asko!
ResponderEliminarimaginazio pixkat eta gogoa asko... eta hilabeteko lanarekin gauzak egin daitezke.
Oso ona! Pila bat gustatu zaigu. Bikaina bai teknika eta bai gidoi aldetik. ZORIONAK eta jarraitu horrelako gehiago egiten. Bertol eta Eli.
ResponderEliminarEskerrik asko bioi!!!!
ResponderEliminarA ze sorpresa!!! Pozten naiz nire gauetako willykeriak zuengana ere iristea.
Oso ona. Bai ideia bai exekuzioa. Primerakoa iruditu zait, eta zabalkunde handiagoa merezi du zure lanak.
ResponderEliminarEskerrik asko, Antton!
ResponderEliminarDena den, oso pozik nago jende askok ikusi duelako. Besteak beste, Blenderreko konferentzia batera bidali nuen, Amsterdamera, han horrelako lan pilo bat izaten direlako, eta jendeak ikusi du. Pozik nago.