viernes, 2 de septiembre de 2011

Hemolinfa gaztelaniaz


Beharbada lan gehien eman didan animazioa eta orain arteko osatuena "Hemolinfa, odol berdea" dokumental nanoa izan zen. Iazko apirila aldera hasi eta urriaren 15ean bukatu nuen (ON-Zientzia lehiaketaren lehen edizioarekin koinziditu arazteko). Eta, handik hilabete gutxi batzuetara,  Teknopolis telebista-saioko Manex Urruzolaren laguntzarekin, gaztelaniazko bertsioa ere osatu genuen. Eta nire ordenagailuaren hondo ilunean geratu zen.

Berreskuratu nahi izan dut. Eta denbora pixka bat hartzen badut, ingeleseko bertsioa ere prestatu nahiko nuke. Testua, behintzat, erdi itzulita dago.

Aukera polita da berriz ere ikusteko dokumentaltxoa. Ba al zenekien intsektuen odola ez dela gorria? Lau minutu eta erdi hauetan azaltzen dut kontu hori.

Jatorrizko bertsioa ikusi nahi duenarentzat, euskerako bertsioa alegia, hemen dago.


2 comentarios:

  1. Zorionak eta mila esker!!
    Oso ulergarria iruditu zait dokumentaltxoa, baina ez hori bakarrik edertasun handia dauka ere.
    Eskerak hondo ilunetik atera duzula.
    Charo Poveda

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko, Charo!!
    Gogo handiz egin nuen, behintzat. Gustatu bazaizu, pila pozten naiz!

    ResponderEliminar