viernes, 2 de septiembre de 2011

Hemolinfa gaztelaniaz


Beharbada lan gehien eman didan animazioa eta orain arteko osatuena "Hemolinfa, odol berdea" dokumental nanoa izan zen. Iazko apirila aldera hasi eta urriaren 15ean bukatu nuen (ON-Zientzia lehiaketaren lehen edizioarekin koinziditu arazteko). Eta, handik hilabete gutxi batzuetara,  Teknopolis telebista-saioko Manex Urruzolaren laguntzarekin, gaztelaniazko bertsioa ere osatu genuen. Eta nire ordenagailuaren hondo ilunean geratu zen.

sábado, 27 de agosto de 2011

Nire txakurra


Behin eskatu zidaten logo bat diseinatzea, txakur-denda berri baterako. Ni ez naiz profesionala, baina logo bat egin nezakeen; beharbada ez munduko logorik onena, politena edo eraginkorrena, baina saiatu nahi nuen. Marrazteari ekin nion, eta arkatzezko marrazkitxoen artean, aprobetxa zitekeen zerbait atera zen.

lunes, 8 de agosto de 2011

domingo, 17 de julio de 2011

I. Elhuyar Batel Ikurriña



Logo bat egin dut arraun ikurriña baterako. Estropada oso amateur bat. Elhuyar Fundazioaren lehen batel ikurriña, Zumaian herenegun izandako estropada. Ez da Elhuyar Fundazioak benetako arraunlarientzat antolatutako estropada bat, ez. Elhuyarko langileak berak izan dira arraunlariak, esku eta ipurdietan kailurik ez duen jendea!!! Zorionez, ez ginen behartuta parte hartzeko!!

Nire ekarpena logoa da. Oso logo tradizionala... arraun kluben logo tipikoen kopia moduko bat. Eta bideotxo honetan logo horrekin egindako animazio azkar bat egin dut.

jueves, 14 de julio de 2011

Zer da ekliptika?



Berriz ere astronomia!!!
Egia da. Baina azkena izango da denboraldi batean.

Kontua da animazio txiki hau neukala esku artean, eta blogean jarri nahi nuela. Oso-oso azkar egindakoa da; ez dago material eta textura sofistikaturik, ezta modelizazio landurik. Pilota pare bat eta plano bat; oinarrian hori da. Eta hamabi segundo, besterik ez.

miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

miércoles, 15 de junio de 2011

Nire eklipsea, nire Ilargia



Etxeko balkoiak orientazio ezin hobea du Ilargi betea ikusteko. Eta gaur zen egun aproposena. Baina, noski, gau honetantxe, in this very night, Ilargia ez zen ikusten. Zer egingo diogu, ba? Ilargi-eklipse bat, munduko edozein tokitan gertatzen da Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean. Baina hemen ez. Hemen eklipsea gertatzen da hodeiak tartekatzen direnean gu eta Ilargiaren artean. Eta gaur eklipse osoa zegoen. Lainotuta zegoen.