domingo, 17 de julio de 2011

I. Elhuyar Batel Ikurriña



Logo bat egin dut arraun ikurriña baterako. Estropada oso amateur bat. Elhuyar Fundazioaren lehen batel ikurriña, Zumaian herenegun izandako estropada. Ez da Elhuyar Fundazioak benetako arraunlarientzat antolatutako estropada bat, ez. Elhuyarko langileak berak izan dira arraunlariak, esku eta ipurdietan kailurik ez duen jendea!!! Zorionez, ez ginen behartuta parte hartzeko!!

Nire ekarpena logoa da. Oso logo tradizionala... arraun kluben logo tipikoen kopia moduko bat. Eta bideotxo honetan logo horrekin egindako animazio azkar bat egin dut.

jueves, 14 de julio de 2011

Zer da ekliptika?



Berriz ere astronomia!!!
Egia da. Baina azkena izango da denboraldi batean.

Kontua da animazio txiki hau neukala esku artean, eta blogean jarri nahi nuela. Oso-oso azkar egindakoa da; ez dago material eta textura sofistikaturik, ezta modelizazio landurik. Pilota pare bat eta plano bat; oinarrian hori da. Eta hamabi segundo, besterik ez.

miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

miércoles, 15 de junio de 2011

Nire eklipsea, nire Ilargia



Etxeko balkoiak orientazio ezin hobea du Ilargi betea ikusteko. Eta gaur zen egun aproposena. Baina, noski, gau honetantxe, in this very night, Ilargia ez zen ikusten. Zer egingo diogu, ba? Ilargi-eklipse bat, munduko edozein tokitan gertatzen da Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean. Baina hemen ez. Hemen eklipsea gertatzen da hodeiak tartekatzen direnean gu eta Ilargiaren artean. Eta gaur eklipse osoa zegoen. Lainotuta zegoen.

miércoles, 27 de abril de 2011

Pulgoia, bigarren saioa

Ea... ez zen batere erraza ikustea nire pulgoi hegalaria hiru dimentsiotan (egia esan, ez da erraza hau egiten ordenagailu btaen pantailan!). Beste bertsio bat prestatu dut. Agian, honekin errazagoa da.
Nik, behintzat, oraingoan nahiko erraz ikusten dut. Pantaila txikia dut, 13 hazbetekoa... agian, horregatik egiten zait erraza. Nire sudur-punta gutxi gorabehera 15-20 zentimetrora jarrita ikusten dut. Gertuago jarrita, hobeto. Errazago. Bueno... hori, eta aurreko sarrerako argibideei jarraituta, noski.
Ala!

sábado, 23 de abril de 2011

Pulgoi bat, fantasia bat

Hemen duzue; pulgoi bat, afido bat (biologoek esaten duten bezala). Egurra landu du ontzi moduko bat egiteko, lokarri batzuk lotu dizkio, eta baloi batekin aireratu da. Iujuuuuuu!!!

sábado, 16 de abril de 2011

Nire kontaktua


Eneeeee...

Nabaritzen da ni ez naizela oso blogari ona... Ia bost hilabete dira bloga ireki nuenetik, eta oraindik ez dut gehitu nire kontaktuaren berri. Alegia, ezagutzen ez nautenek ezin dute nirekin kontaktatu, ez bada komentario baten bitartez.

Mea culpa.