Hemen duzue; pulgoi bat, afido bat (biologoek esaten duten bezala). Egurra landu du ontzi moduko bat egiteko, lokarri batzuk lotu dizkio, eta baloi batekin aireratu da. Iujuuuuuu!!!
Nire hasierako ideia pulgoia txingurri batengandik iheska jartzea zen. Baina honetan geratu naiz. Eta pozik! Pare bat saioetan egina izateko, ez dago gaizki. Testura nahiko errealak geratu dira, eta horrek polita uzten du bukaerako iruda. Baina testurak lantzea ez zen nire helburua.
Esperimentua da, irudia hiru dimentsiotan ikusteko. Zinean bezala, baina betaurrekorik gabe. Kontua da bi aldiz sortu dudala irudia, bata begi batentzako eta bestea bestearentzako. Eta lortzen bada irudi bakoitza begi bakarrez ikustea, hiru dimentsioak agertzen direla.
Bi irudien arteko aldea kamararen kokapenean datza. Bost-sei graduko angelua dago bien artean. Gure begiek gertu dagoen gauza bati begiratzen diogunean, angelu hori nahikoa da hirudimentsionaltasuna sortzeko (a ze hitza asmatu dudan!!). Distantziei antzematen diegula, alegia, bi begiek duten engelu-ezberdintasun horri esker.
Zailena dairudi bakoitza dagokion begira bidaltzea. Batzuek egiten dute argi gorri eta urdinaren bitartez... betaurreko gorri-urdin nazkagarriekin ikusten dena... Beste aukera da bi irudiak argi polarizatuaz bidaltzea (elkarren gainean), bakoitza polarizazio-angelu batekin, eta polaritatearen filtroak dituen betaurrekoez ikustea... hobea da, baina ez da "la bomba"... behintzat ez dira betaurreko gorri-urdinak...Beste sistema sofistikatu batzuk badaude, adibidez, pelikula baten fotogramak txandaka begi batera edo bestera bidaltzea abiadura handiz, eta proiekzioarekin sinkronizatuta dauden betaurrekoak erabiltzea. Begi bakoitza tapatzen du bestearen fotogramak irauten duen bitartean, eta destapatzea hurrengo fotograman... eta abar... giza ingenioa izugarria da.
Baina ez nirea. Nik proposatzen dizuet irudi hauei begiratzea "La mirada mágica" liburuetan egiten genuen bezala, gutxi gorabehera. Aber... irudi bat desenfokatuta ikusten dugunean, bi irudi sortzen zaizkigu, bata begi bakoitzeko. Ba hemen bi irudi ditugu, eta beraz, desenfokatuta, lau irudi ikusten dira guztira... saiatu mugitzen begirada lau horietako erdiko biak solapatzen diren arte. Ondo solapatzen badituzu, garunak nahastuko ditu hiru dimentsioko irudi bakarrean!
Erraza da esatea.... Nik nahiko pantaila txikiarekin lortu dut nire pulgoiarekin... baina ez da erosoa. Hartu behar izan dut irudia, eta tamaina txikiagoan jarri. Ez dakit. Agian ideia hobea da inprimatzea, eta ez ordenagailuaren pantailan saiatzea...
Bueno. Saiatu beharko duzue injenio pixka batekin... Ea norbaitek lortzen duen!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario