Mostrando entradas con la etiqueta arkatza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arkatza. Mostrar todas las entradas

lunes, 2 de febrero de 2015

Zezenaren ibilkera

Proba bat... ondo geratu da.

sábado, 20 de julio de 2013

Bikingoaren kaskoa


A ze faena beste dimentsio batean galtzen duzunean zerbait. Bikingo honek galdu du kaskoa. Eta non aurkituko? Beste dimentsio batean. Gizon gogorra, berez, arkatzarekin eginda dago.

martes, 2 de abril de 2013

jueves, 15 de septiembre de 2011

Monigote baten jaiotza


Monigote bat modelatu dut. Banuen gogoa. Badut buruan zerbait monigotea martxan jartzeko, baina batez ere, probatzeko egin dut, pertsonai baten animazioaren prototipo bezala.

Kontua da erabaki dudala modelizazio-lana sozializatzea, alegia, erakustea nola eman diodan forma pixkanaka. Dakitenentzat, noski, ez da eredugarria (gainera seguro ez dudala modurik erginkorrenean egin), baina ez dakitenentzat kuriosoa izan daiteke gizontxo honen sortze-prozesua. Hurrengo batean bideo bat prozesuaren grabatuko dut, baina hau argazkien bidezko montajetxo batekin osatu dut.

sábado, 27 de agosto de 2011

Nire txakurra


Behin eskatu zidaten logo bat diseinatzea, txakur-denda berri baterako. Ni ez naiz profesionala, baina logo bat egin nezakeen; beharbada ez munduko logorik onena, politena edo eraginkorrena, baina saiatu nahi nuen. Marrazteari ekin nion, eta arkatzezko marrazkitxoen artean, aprobetxa zitekeen zerbait atera zen.

jueves, 3 de febrero de 2011

Ibiltzen ikasi 1


Ez da hain erraza. Ez dakigu ibiltzen jaiotzen garenean. Urtebete behar izaten da ikasteko, gutxi gorabehera. Eta animazioan, ez dakit zenbat denbora behar den, baina gauza bera da... luze jotzen du ibiltzen ikasteak.

Horrek ez du esan nahi txiripaz ezin duzinik asmatu animazio duin bat sortzen. Baina behin bakarrik asmatuta ezin duzu esan ibilkerak animatzen dakizunik. (Niri gertatu zait!!).