Mostrando entradas con la etiqueta Dibulgazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Dibulgazioa. Mostrar todas las entradas

viernes, 27 de abril de 2012

Ezagutzen al dituzu zure telefonoaren tripak?


Ezkerretik eskubira: atzekaldeko tapa, bateria, telefono-linearen antena eta bere kable pila plastikotan sartuta, aldeetako euskarria, ama-txartela (memoriarekin, sim-txartela, mikorprozesadorea, azelerometroa (telefonoak bertikal edo horizontal dagoen jakiteko) eta gutxienez zirkuitu integratu bat), kameraren lentea, WIFI eta GPS antenak......  ah! eta pantaila. 

lunes, 2 de abril de 2012

Amatxo, hegan egin nahi dut!



"Amatxo, hegan egin nahi dut!"

Euskalnatura taldekoek hitzaldi bat eskatu didate. Hegan egitearen fisikari buruzkoa. Eta gaia izugarri tentagarria da. Are gehiago, horri buruzko artikulu bat idaztea pentsatzen nuen Elhuyar aldizkarirako, eta, bueno, aukera ona zen hitzaldi hau behar dudan materiala irakurtzeko. 

miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

domingo, 30 de enero de 2011

Taula periodikoa zizelkatu


Elementu kimikoei buruzko artikulu baterako zen irudi hau. Elementu berri bat identifikatzen edo isolatzen edo sortzen duenak izena emateko "eskubidea" du, nolabait. Alegia, taula periodikoan sinbolo berri bat idazteko aukera izango du. Hortik izenburua... taula periodikoan izen bat zizelkatzearen kontua.

Hori ilustratu behar zen... Pixka bat kostatu zitzaidan... ulertu nuen arte onena izango zela mugarik gabeko azalera batekin jolastea. Bukaerako irudia ikusita erraza edo ebidentea dirudi ideia hori, baina ez zen. Kostatu zitzaidan.

lunes, 10 de enero de 2011

Las Meninas, barrutik


Velazquez harrigarria da. Ez da historia edo arteko liburuen kontua bakarrik. Merezi du haren koadroak lasai begiratzea eta aztertzea. Ikusi duzue Felipe IV.aren erretratuak? Zaila da gizon itsusiago bat topatzea; Velazquezen pintzelak, aldiz, errege baten portea ematen diote, hala ere, jatorrizko itxura penagarriari ihesik egin gabe. Ez dakit zer den hobea Velazquezengan, pintore ona izan zela edo pintore ausarta izan zela.

domingo, 26 de diciembre de 2010

Hemolinfa, dokumental txiki bat


Gutxi gorabehera apirilean hasita eta urriaren 15a arte (goizeko hiruretan), dokumental txiki hau egiten pasa nuen denbora asko. Dibulgazio-dokumental txiki bat da, hemolinfari buruzkoa. Odol berdea.

martes, 21 de diciembre de 2010

Holograma faltsua

Irudi hau hologramei buruzko artikulu bat ilustratzeko egin nuen. Ez da erraza holograma baten argazkia aurkitzea. Beraz, guk geuk egin genezake holograma baten irudia (aldizkari baterako), eta holograma nola sortzen den prozesuaren irudia ere bai.

Prozesuaren irudia, goiko hori, Blenderren eginda dago, baina Photoshopekin bukatuta. Laserraren izpia dago Photoshopen gehituta. Holograma bat egiteko, laser batez argitzen da irudikatu nahi duzun objektua, ontzia kasu honetan. Baina bi angelutatik iritsi behar zaio ontziari laserraren argia. Horregatik, prisma tartekatzen da izpiaren bidean, bitan banatzen da, eta ispiluen bitartez berbideratzen da izpi sortu berria. Bueno... hori oso modu eskematikoan da, noski, baina artikuluan eskema hori utzi nahi genuen argi.

viernes, 10 de diciembre de 2010

Azken haginak



Azken haginak, juiziokoak, nahi bezala deitu.

Nire dibugazio-lanean, behin ahoaren bukaerako hagin horiei buruz idaztea tokatu zitzaidan. Idatzi nuen. Baina idatzitakoa ilustratu behar zen, eta hori zaila da. Hortzen eta haginen argazki asko dago, baina azken haginekoenak ez. Ez behintzat espreski azken haginak direla esaten dutenak. Gainera, zertan ezberdintzen dira azken haginak eta gainontzekoak? Azken haginak irudikatzeko, onena, masailean non dauden erakustea.