miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

miércoles, 15 de junio de 2011

Nire eklipsea, nire Ilargia



Etxeko balkoiak orientazio ezin hobea du Ilargi betea ikusteko. Eta gaur zen egun aproposena. Baina, noski, gau honetantxe, in this very night, Ilargia ez zen ikusten. Zer egingo diogu, ba? Ilargi-eklipse bat, munduko edozein tokitan gertatzen da Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean. Baina hemen ez. Hemen eklipsea gertatzen da hodeiak tartekatzen direnean gu eta Ilargiaren artean. Eta gaur eklipse osoa zegoen. Lainotuta zegoen.