Mostrando entradas con la etiqueta Bad3di. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bad3di. Mostrar todas las entradas

miércoles, 5 de diciembre de 2012

5000 bisita


Gaur 5.000 bisitaren mugarrira iritsi da Bad3Di. 
Erotuta zaudete. 
Eskerrik asko!!!!!!!!!

lunes, 3 de diciembre de 2012

Bad3Di, bi urte


Bueno.. iritsi gara bigarren urtearen bukaerara.
Eta atzera begiratuta, ez da izan aurrekoa bezain aktiboa. Bietan aktibitate gutxi, egia esan. Lasai, hobetuko dut hamar edo hamabi urte barru...
20 post berri izan dira, eta 2173 bisita izan ditut bigarren urte honetan. Ez naiz iritsi oraindik 5.000 bisitetara... baina laister izango da... Nire gogoeta da askoz gauza gehiago produzitzen ditudala blogean jartzen ditudanak baino. Askoz gehiago. Baina ez dit asko kezkatzen.

jueves, 5 de julio de 2012

Txoko Perfektua

Ihes egin nuen txoko perfektura. Baina denboraren poderioz falta nuen kontaktua jendearekin.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Tailerra martxan


Gaur izan da SLUN11 tailerra, software librea unibertsitatean jardunaldien barruan. 40 lagun elkartu gara Blenderri buruzko tailerrean, nik zuzendu dudana. Ideia zen Blender programa erabiltzen hastea, eta horretarako proposatu dut kubo batekin jolastearen ideia, modelizatzeko erraza delako, eta Blenderrek ematen dituen aukerak esploratzen hasteko modu bat delako.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Bad3Di, urtebete


Atzo, abenduaren 3an, urte bat egin zuen blog honek. Zorionak, blog!!!

Garaia da atzera begiratzeko, eta balorazio txiki bat egiteko. Egia da ez duela aktibitate handirik izan, batez ere, azkenaldian, Darwinformatika animazioa bukatu nuenetik. Alde batetik, opor txiki batzuk izan dira, eta, bestetik, gauza berriak probatzen aritu naiz (ez denak arrakastatsuak).