viernes, 16 de diciembre de 2011
Tailerra martxan
Gaur izan da SLUN11 tailerra, software librea unibertsitatean jardunaldien barruan. 40 lagun elkartu gara Blenderri buruzko tailerrean, nik zuzendu dudana. Ideia zen Blender programa erabiltzen hastea, eta horretarako proposatu dut kubo batekin jolastearen ideia, modelizatzeko erraza delako, eta Blenderrek ematen dituen aukerak esploratzen hasteko modu bat delako.
Denbora gutxi izan da, baina egin duguna ondo egon da. Ia ia lortu dugu kuboari testura bat ematen, jaja. Nik dena den, bideotxo bat prestatu dut Blenderren ohiko aukerak aurkezteko, eta, nola ez, hemen ere zintzilikatu behar nuen. Disfrutatu tailerraren zatitxo bat:
Agur bero bat parte hartu duten guztiei!!!! Ea beste batean ere koinziditzen dugun "blending" pixka bat egiteko!! (Ingelesez esaten duten bezala, "Good blending!").
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario