Mostrando entradas con la etiqueta Texturak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Texturak. Mostrar todas las entradas

jueves, 8 de enero de 2015

Eeee??


Belarri bat. Modelizatzeko erronka bat. 

martes, 17 de julio de 2012

Horacio 3-ren azken bidaia

Munstroa from WillyRoa on Vimeo.


Espaziontzi bat munstro baten ahora erortzen. Tipo Dune, agian... bueno, auskalo. Plano txiki bat, besterik ez. Gogoa nuen horrelako zerbait egiteko.

jueves, 21 de junio de 2012

Partenoi ahula



Esaten dute Grezian gauzak ez daudela batere ondo. Ez dut ezer berririk esan. Baina horrekin batera, esaten dute Greziako patrimonioan islatzen dela. Hemen esaten du. Arkeologoak lanik gabe geratzen dira, indusketak utzi egiten dira, eta museoek ezin dute segurtasuneko jendeari ordaindu. Gainera, herria dagoen bezala dago, noski, eta altxor arkeologikoak lapurtzen ari dira. Egoera gogorra da.

viernes, 4 de mayo de 2012

Galtzerdi marradunak

Ondo ezagutzen nautenek badakite arropa marraduna asko gustatzen zaidala. Eta oso gertukoek badakite, gainera, zenbat abusatzen dudan arropa horrekin. Tira. Orain, zibernetikoki ere abusatu dezaket: hona nire galtzerdi marradunak!!!! Gustatzen zaizkit, nola ez. Baina gehiago gustatzen zaizkit galtzerdien textura zerotik landu dudalako. Bale.. hobetu daiteke, baina ez dute itxura txarra oraingoz, ezta?

Honaino 2012ko maiatzean egindakoa, baina 2014ko otsaila bukaeran pixka bat hobetu ditut galtzerdiak. Xuabetu ditut, oraindik ere Blenderren barruko render motorra erabilita. Hauek lortu ditut:




sábado, 23 de abril de 2011

Pulgoi bat, fantasia bat

Hemen duzue; pulgoi bat, afido bat (biologoek esaten duten bezala). Egurra landu du ontzi moduko bat egiteko, lokarri batzuk lotu dizkio, eta baloi batekin aireratu da. Iujuuuuuu!!!

domingo, 20 de marzo de 2011

Horrela bai


Txorakeri bat.
Horrela bai euskaldun topikoa izan naiteke.

domingo, 23 de enero de 2011

Rubik-en tentazioa


Aste honetako goiz batean, Rubik-en kubo bat azaldu zen hamaiketakoa egiten dugun tokian. Eta, klaro, munduaren zentroa bihurtu zen. Tranpa bat da. Tentazio bat. Hamar segundotan, baten batek eskuan zeukan (ez dut esango zeinek).

Ikaragarria da, irekitako patata poltsa bat bezalakoa da. Kuboa behin ikusita, ezin da mahai gainean utzi jabea azaldu zain. Deitu egiten zaitu. Erakarri egiten zaitu. Ikutu behar duzu. Kubitoei gutxienez pare bat buelta eman arte ezin duzu eskutik kendu.