jueves, 21 de junio de 2012

Partenoi ahula



Esaten dute Grezian gauzak ez daudela batere ondo. Ez dut ezer berririk esan. Baina horrekin batera, esaten dute Greziako patrimonioan islatzen dela. Hemen esaten du. Arkeologoak lanik gabe geratzen dira, indusketak utzi egiten dira, eta museoek ezin dute segurtasuneko jendeari ordaindu. Gainera, herria dagoen bezala dago, noski, eta altxor arkeologikoak lapurtzen ari dira. Egoera gogorra da.

Partenoiaren harriak lapurtzen badituzte (ez dakit hori gertatuko denik), ez da lehenengo aldia izango. Baina pena da. Greziarren patrimonioa da, eta guri ere gustatzen zaigu esatea denon patrimonioa dela. Nik artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian Partenoia eta perspektibaren deformazioak saihesteko trikimailu arkitektonikoei buruz. Oso eraikin interesgarria iruditu zait beti. Horrekin ere, ez dut ezer berririk esaten... baina ez dakit ondo ezagutzen ditugun Partenoia eta ikur bihurtu diren beste hainbat artelan.  Merezi du.

Ea Greziako jendeak aurrera egiten duen. Harri ikoniko horiek baino garrantzitsuagoa da. Partenoia eta "gure" patrimonioa izango ez balute ere, gauza bera esango nuke.


2 comentarios: