domingo, 30 de enero de 2011
Taula periodikoa zizelkatu
Elementu kimikoei buruzko artikulu baterako zen irudi hau. Elementu berri bat identifikatzen edo isolatzen edo sortzen duenak izena emateko "eskubidea" du, nolabait. Alegia, taula periodikoan sinbolo berri bat idazteko aukera izango du. Hortik izenburua... taula periodikoan izen bat zizelkatzearen kontua.
Hori ilustratu behar zen... Pixka bat kostatu zitzaidan... ulertu nuen arte onena izango zela mugarik gabeko azalera batekin jolastea. Bukaerako irudia ikusita erraza edo ebidentea dirudi ideia hori, baina ez zen. Kostatu zitzaidan.
Konturatu nintzen dagoeneko modelizatzen ari nintzela. Marmolezko gainazal bat sortu nuen, taula bertan jartzeko, eta mailu bat eta zizel bat gehitu nituen. Ondo geratzen ari zen. Gro, zalantza bakarra beste bi irudi hauetan ikusten da:
Txuri-beltzezko marrazki bat gehitzen diozu marmolari, taula periodiko bat kasu honetan, eta esaten diozu erliebeari eragitea. Beltzez marraztutakoa "beherago" marrazten du txuria baino irudia sortzean, eta horrek ematen dio erliebea. Horrez gain, nahi izanez gero marrazkiaren kolorea bera erakus dezake... eta hori da jarri ditudan bi argazkien arteko aldea. Ezkerrekoan erliebea besterik ez du erakustn, eta eskubikoan erliebea kolore pixka batekin (kolorearen intentsitatea ere zehaztu daiteke).
Azkenean, kolorea ere gehitzea erabaki nuen, eta uste dut gaur ere horixe aukeratuko nuela artikulua ilustratzeko. Baina izugarri guztatzen zait ezkerreko aukera. Ez dakit zergatik. Bueno... pozik geratu nintzen irudi guztiekin kasu honetan.
Etiquetas:
Dibulgazioa,
Irudiak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario