Mostrando entradas con la etiqueta Logoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Logoa. Mostrar todas las entradas

sábado, 27 de diciembre de 2014

Twitter esploratzen hasita


Nik ez... ez daukat Twitter konturik... agian egun batean... baina Ehuyarren daramadan irratsaioak bai, zabaldu berri du twitterra, eta logoarekin jolastu dut pixka bat Blenderren. Besterik ez.

viernes, 5 de julio de 2013

Harategia


Nire lagun batek harategi berria jartzen ari da, eta jolasten aritu gara logoaren ideiarekin. Eta bueno... topikoetan gehiegi erori gabe, pentsatu dut egurra eta aiztoarekin egin zitekeela zerbait. Nire lagunak ez du logo hau erabiliko, noski, baina ondo pasa dugu irudiekin jolasten. Gauza sinplea eta azkarra.

Letrak (harategiaren izena, adibidez),  egurrean edo metalean jar daitezke.

sábado, 27 de agosto de 2011

Nire txakurra


Behin eskatu zidaten logo bat diseinatzea, txakur-denda berri baterako. Ni ez naiz profesionala, baina logo bat egin nezakeen; beharbada ez munduko logorik onena, politena edo eraginkorrena, baina saiatu nahi nuen. Marrazteari ekin nion, eta arkatzezko marrazkitxoen artean, aprobetxa zitekeen zerbait atera zen.