Mostrando entradas con la etiqueta Blender. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Blender. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de junio de 2017

Paperezko aurpegia

 

Aspaldian bloga eguneratu gabe. Norbaitek esan egin zidan eta pentsatu nuen arrazoia zuela, eta badela ordua jolasteko pixka bat. 

viernes, 2 de septiembre de 2016

Krak



lunes, 10 de junio de 2013

Flautaren historia, egurretik metalera


Until 18th century flutes were made of wood.

martes, 31 de julio de 2012

Fantasiazko tximeleta

Nire lau urteko alabak margotu zuen tximeleta hori. Nik mugimendua eman diot, eta loreen artean sartu dut.

martes, 17 de julio de 2012

Horacio 3-ren azken bidaia

Munstroa from WillyRoa on Vimeo.


Espaziontzi bat munstro baten ahora erortzen. Tipo Dune, agian... bueno, auskalo. Plano txiki bat, besterik ez. Gogoa nuen horrelako zerbait egiteko.

jueves, 5 de julio de 2012

Txoko Perfektua

Ihes egin nuen txoko perfektura. Baina denboraren poderioz falta nuen kontaktua jendearekin.

domingo, 10 de junio de 2012

Euskal lurrak


Duela 90 milioi urte, dinosauroen garaian, Iberiar Penintsula ez zen penintsula bat, uharte bat baizik. Baina uharte horren azpiko plaka tektonikoa iparralderantz zihoan, eta, denborarekin, Eurasiako plaka tektonikoaren kontra egin zuen talka. Duela 40 milioi urte, dinosauroen garaia pasata, talkak euskal lurrak (eta, oro har, Pirinioak) itsaspetik lurrazalera aterata zituen.

Horixe erakusten du plano honek, Teknopolis telebista-saiorako egindako plano bat. Ez da oso zehatza zientifikoki, subdukzio-zona batzuk adibidez falta dira. Baina bueno... segundo gutxi batzuetako azalpen dibulgatibo erraz bat emateko balio du.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Tailerra martxan


Gaur izan da SLUN11 tailerra, software librea unibertsitatean jardunaldien barruan. 40 lagun elkartu gara Blenderri buruzko tailerrean, nik zuzendu dudana. Ideia zen Blender programa erabiltzen hastea, eta horretarako proposatu dut kubo batekin jolastearen ideia, modelizatzeko erraza delako, eta Blenderrek ematen dituen aukerak esploratzen hasteko modu bat delako.

martes, 6 de diciembre de 2011

Blender tailer batean


Abenduaren 16an, EHUren Donostiako kanpusean, Blender programari buruzko tailer bat zuzendu behar dut Software Librea Unibertsitatean izeneko jardunaldi batean. Programa askori buruzko tailerrak (saioak... nik zer dakit) egingo dituzte, eta niri eskatu didate Blenderri buruzko bat antolatzea.

Ordu eta erdi.