Mostrando entradas con la etiqueta Astronomia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Astronomia. Mostrar todas las entradas

domingo, 12 de julio de 2015

Harrizko planetak


Eguzkitik gertuen dauden lau planetak. Merkurio ezkerrean, eta Artizarra, Lurra eta Marte eskuinerantz. Dagozkien tamainak proportzioan maraztuta, eta atmosferarik gabe (egia esan, merkuriok ez du atmosferarik eta Marterena jostailukoa da). Lurrean eta Artizarrean nabarmena da atmosfera falta. Baina tira.

Klasiko bat, irudi hau, baina gogoa nuen egiteko.

jueves, 14 de julio de 2011

Zer da ekliptika?



Berriz ere astronomia!!!
Egia da. Baina azkena izango da denboraldi batean.

Kontua da animazio txiki hau neukala esku artean, eta blogean jarri nahi nuela. Oso-oso azkar egindakoa da; ez dago material eta textura sofistikaturik, ezta modelizazio landurik. Pilota pare bat eta plano bat; oinarrian hori da. Eta hamabi segundo, besterik ez.

miércoles, 15 de junio de 2011

Nire eklipsea, nire Ilargia



Etxeko balkoiak orientazio ezin hobea du Ilargi betea ikusteko. Eta gaur zen egun aproposena. Baina, noski, gau honetantxe, in this very night, Ilargia ez zen ikusten. Zer egingo diogu, ba? Ilargi-eklipse bat, munduko edozein tokitan gertatzen da Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean. Baina hemen ez. Hemen eklipsea gertatzen da hodeiak tartekatzen direnean gu eta Ilargiaren artean. Eta gaur eklipse osoa zegoen. Lainotuta zegoen.

miércoles, 2 de marzo de 2011

Ilargiratzen


Badakit... hilabete bat izan da blogean ezer sartu gabe... Nire zazpi jarraitzaileak zai egongo dira... hau responsabilitatea!! 
Bloga agian bai, baina 3Dko animazioa ez dut abandonatu. Hilabete honetan gauza asko egin ditut; tartean, animazio hau. Soinua jarri nahi nion... eta saiatu naiz!! Baina ez dut izan denbora eta pazientzia izan ditudan arazoak gainditzeko. 

.
Bueno... azken batean, espazioan ez dago soinurik... jeje.. horrela koherentea izango naiz fisikoki bideo honetan!! Hori bai... bukaera leherketa baten soinua ez zen batere gaizki egongo. 

Bueltan nago "on the road".