Mostrando entradas con la etiqueta Elhuyar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elhuyar. Mostrar todas las entradas

sábado, 27 de diciembre de 2014

Twitter esploratzen hasita


Nik ez... ez daukat Twitter konturik... agian egun batean... baina Ehuyarren daramadan irratsaioak bai, zabaldu berri du twitterra, eta logoarekin jolastu dut pixka bat Blenderren. Besterik ez.

miércoles, 6 de febrero de 2013

Irudi bat eta sari bat


 Blender lanean izaten dut lagun. bestela ilustratu ezin direnak, batzuetan ilustratzeko aukera ematen dit. Adibide bat "Itxaropen bioartifiziala" erreportajea zen, Elhuyar aldizkariaren 2012ko apirilean argitaratu genuena. Gaia zelula ametatik egindako organoak ziren... ea transplanteetarako organoak gara daitezkeen laborategian. (Ezin da oraingoz, nahiz eta salbuespen txiki batzuk badauden).

viernes, 25 de enero de 2013

Tik-tak atomikoa



Gure bizitzaren tik-tak ofiziala ematen digute. Oso makina konplexuak dira... egia esan, ez dut inoiz erloju atomiko bat ikusi, baina badakit ez dutela erloju-itxurarik, ez behintzat, guretzat normala den erloju baten itxura. Nik behin erloju atomikoen funtzionamenduari buruzko artikulu bat ilustratu behar nuen Elhuyar aldizkarian, eta Blender eta Photoshop konbinatuta, irudi hau sortu nuen. Ez zen gaizki geratu....

sábado, 15 de diciembre de 2012

Artoaren festa



Nola irekitzen da arto-ale bat krispeta bat osatzeko? 


jueves, 21 de junio de 2012

Partenoi ahula



Esaten dute Grezian gauzak ez daudela batere ondo. Ez dut ezer berririk esan. Baina horrekin batera, esaten dute Greziako patrimonioan islatzen dela. Hemen esaten du. Arkeologoak lanik gabe geratzen dira, indusketak utzi egiten dira, eta museoek ezin dute segurtasuneko jendeari ordaindu. Gainera, herria dagoen bezala dago, noski, eta altxor arkeologikoak lapurtzen ari dira. Egoera gogorra da.

domingo, 10 de junio de 2012

Euskal lurrak


Duela 90 milioi urte, dinosauroen garaian, Iberiar Penintsula ez zen penintsula bat, uharte bat baizik. Baina uharte horren azpiko plaka tektonikoa iparralderantz zihoan, eta, denborarekin, Eurasiako plaka tektonikoaren kontra egin zuen talka. Duela 40 milioi urte, dinosauroen garaia pasata, talkak euskal lurrak (eta, oro har, Pirinioak) itsaspetik lurrazalera aterata zituen.

Horixe erakusten du plano honek, Teknopolis telebista-saiorako egindako plano bat. Ez da oso zehatza zientifikoki, subdukzio-zona batzuk adibidez falta dira. Baina bueno... segundo gutxi batzuetako azalpen dibulgatibo erraz bat emateko balio du.

viernes, 27 de abril de 2012

Ezagutzen al dituzu zure telefonoaren tripak?


Ezkerretik eskubira: atzekaldeko tapa, bateria, telefono-linearen antena eta bere kable pila plastikotan sartuta, aldeetako euskarria, ama-txartela (memoriarekin, sim-txartela, mikorprozesadorea, azelerometroa (telefonoak bertikal edo horizontal dagoen jakiteko) eta gutxienez zirkuitu integratu bat), kameraren lentea, WIFI eta GPS antenak......  ah! eta pantaila. 

lunes, 2 de abril de 2012

Amatxo, hegan egin nahi dut!



"Amatxo, hegan egin nahi dut!"

Euskalnatura taldekoek hitzaldi bat eskatu didate. Hegan egitearen fisikari buruzkoa. Eta gaia izugarri tentagarria da. Are gehiago, horri buruzko artikulu bat idaztea pentsatzen nuen Elhuyar aldizkarirako, eta, bueno, aukera ona zen hitzaldi hau behar dudan materiala irakurtzeko. 

martes, 13 de diciembre de 2011

Zinea hiru dimentsiotan


3D. Dagoeneko ohitu gara. Gaur egun, pelikula asko ikus ditzakegu 3d-n zinema komertzialetan. Ez dira urte asko hasi zela oraingo 3d moda. Egia da kontu zaharra dela hiru dimentsioko zinema, eta egia da tradizionalki ez duela arrakasta handirik izan. Ondo dago pelikula bat hiru dimentsiotan ikustea, baina pelikularen erakargarritasuna horretan bakarrik oinarritzen bada, ez zait iruditzen seinale ona dela. Iritzi pertsonala da.

martes, 27 de septiembre de 2011

DosKaballos




Historia polita dauka kotxe horrek. Irauli ezin den kotxea da (bueno... atzeraka azkar zoazela bolantekada bat emanda, dirudienez lor daiteke), horrela diseinatu zutelako. Bigarren Mundu Gerra granja batean ezkutatu egin zituzten prototipo batzuk eta besteak suntsitu zituzten, alemaniarren eskuetatik babesteko (DosKaballos-aren lehengusua, Volkswagenen Kakalardoa gerran erabili zuten bitartean).

viernes, 2 de septiembre de 2011

Hemolinfa gaztelaniaz


Beharbada lan gehien eman didan animazioa eta orain arteko osatuena "Hemolinfa, odol berdea" dokumental nanoa izan zen. Iazko apirila aldera hasi eta urriaren 15ean bukatu nuen (ON-Zientzia lehiaketaren lehen edizioarekin koinziditu arazteko). Eta, handik hilabete gutxi batzuetara,  Teknopolis telebista-saioko Manex Urruzolaren laguntzarekin, gaztelaniazko bertsioa ere osatu genuen. Eta nire ordenagailuaren hondo ilunean geratu zen.

domingo, 17 de julio de 2011

I. Elhuyar Batel Ikurriña



Logo bat egin dut arraun ikurriña baterako. Estropada oso amateur bat. Elhuyar Fundazioaren lehen batel ikurriña, Zumaian herenegun izandako estropada. Ez da Elhuyar Fundazioak benetako arraunlarientzat antolatutako estropada bat, ez. Elhuyarko langileak berak izan dira arraunlariak, esku eta ipurdietan kailurik ez duen jendea!!! Zorionez, ez ginen behartuta parte hartzeko!!

Nire ekarpena logoa da. Oso logo tradizionala... arraun kluben logo tipikoen kopia moduko bat. Eta bideotxo honetan logo horrekin egindako animazio azkar bat egin dut.

jueves, 14 de julio de 2011

Zer da ekliptika?



Berriz ere astronomia!!!
Egia da. Baina azkena izango da denboraldi batean.

Kontua da animazio txiki hau neukala esku artean, eta blogean jarri nahi nuela. Oso-oso azkar egindakoa da; ez dago material eta textura sofistikaturik, ezta modelizazio landurik. Pilota pare bat eta plano bat; oinarrian hori da. Eta hamabi segundo, besterik ez.

miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

martes, 29 de marzo de 2011

Puzzle bat


Ez nintzen gogoratzen bideotxo honekin.
Bartzelonan egin nuen. Uau! Bartzelona...!! Horrela esanda, ematen du 3D diseinua egin dudala hiri handi eta kosmopolitetan!! Gaur Moskun, bihar Buenos Airesen, gero enkargu bat Bartzelonan... Ba, ez. Kongresu batean ginen. Elhuyarkoak geure buruaren publizitatea egitera joan ginen, zientziaren komunikazioari buruzko kongresu batera. Galmourrik gabeko bidaiatxo bat. Hori bai, stan bat geneukan (ez dakit nola idazten den "stan"... "txiringito" hitza erabiliko dut). Eta jendea bertara erakartzeko, oparitxo bat eraman genuen, dohain hartzen diren jostailutxo bat. Puzzle hau zen. Egurrezko zazpi pieza, kubo bat osatzeko.