miércoles, 6 de febrero de 2013

Irudi bat eta sari bat


 Blender lanean izaten dut lagun. bestela ilustratu ezin direnak, batzuetan ilustratzeko aukera ematen dit. Adibide bat "Itxaropen bioartifiziala" erreportajea zen, Elhuyar aldizkariaren 2012ko apirilean argitaratu genuena. Gaia zelula ametatik egindako organoak ziren... ea transplanteetarako organoak gara daitezkeen laborategian. (Ezin da oraingoz, nahiz eta salbuespen txiki batzuk badauden).


Kontua zen aldizkariaren azalerako hasi nintzela ilustrazio bat prestatzen. Irudi bat. Baina saio asko eginda. Hemen daude erreskatatu ahal izan ditudanak.


Saio batzuk egin nituen saihodi batzuk gehituta... eta beheko erdiako ispilu moduko hori gehituta... Batzuetan, batetik besterako aldea oso txikia da... nik ere ez dut gogoratzen zehazki zer bilatzen nuen irudi bakoitzean. Irudien tamaina ere batetik bestera aldatzen da. Bueno... eta azken emaitza, hau da, argitaratu zen bertsioa hauxe izan zen:


Kontua da erreportajeak irabazi duela Tecnalia saria. Beraz, indirektoki bada ere, Blenderreko irudiak ere irabazi du, jaja...
Gustatzen zait nola geratu zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario