martes, 27 de septiembre de 2011

DosKaballos




Historia polita dauka kotxe horrek. Irauli ezin den kotxea da (bueno... atzeraka azkar zoazela bolantekada bat emanda, dirudienez lor daiteke), horrela diseinatu zutelako. Bigarren Mundu Gerra granja batean ezkutatu egin zituzten prototipo batzuk eta besteak suntsitu zituzten, alemaniarren eskuetatik babesteko (DosKaballos-aren lehengusua, Volkswagenen Kakalardoa gerran erabili zuten bitartean).

jueves, 15 de septiembre de 2011

Monigote baten jaiotza


Monigote bat modelatu dut. Banuen gogoa. Badut buruan zerbait monigotea martxan jartzeko, baina batez ere, probatzeko egin dut, pertsonai baten animazioaren prototipo bezala.

Kontua da erabaki dudala modelizazio-lana sozializatzea, alegia, erakustea nola eman diodan forma pixkanaka. Dakitenentzat, noski, ez da eredugarria (gainera seguro ez dudala modurik erginkorrenean egin), baina ez dakitenentzat kuriosoa izan daiteke gizontxo honen sortze-prozesua. Hurrengo batean bideo bat prozesuaren grabatuko dut, baina hau argazkien bidezko montajetxo batekin osatu dut.

viernes, 2 de septiembre de 2011

Hemolinfa gaztelaniaz


Beharbada lan gehien eman didan animazioa eta orain arteko osatuena "Hemolinfa, odol berdea" dokumental nanoa izan zen. Iazko apirila aldera hasi eta urriaren 15ean bukatu nuen (ON-Zientzia lehiaketaren lehen edizioarekin koinziditu arazteko). Eta, handik hilabete gutxi batzuetara,  Teknopolis telebista-saioko Manex Urruzolaren laguntzarekin, gaztelaniazko bertsioa ere osatu genuen. Eta nire ordenagailuaren hondo ilunean geratu zen.