jueves, 15 de septiembre de 2011

Monigote baten jaiotza


Monigote bat modelatu dut. Banuen gogoa. Badut buruan zerbait monigotea martxan jartzeko, baina batez ere, probatzeko egin dut, pertsonai baten animazioaren prototipo bezala.

Kontua da erabaki dudala modelizazio-lana sozializatzea, alegia, erakustea nola eman diodan forma pixkanaka. Dakitenentzat, noski, ez da eredugarria (gainera seguro ez dudala modurik erginkorrenean egin), baina ez dakitenentzat kuriosoa izan daiteke gizontxo honen sortze-prozesua. Hurrengo batean bideo bat prozesuaren grabatuko dut, baina hau argazkien bidezko montajetxo batekin osatu dut.

Paper batean marraztu dut erreferentzia-moduan erabiltzeko:

Eta horren gainean gehitu dut 3Dko egitura bat eta forma emateari ekin diot. Bideo bat osatu dut prozesuaren 22 argazkiekin, eta gero bukatutako modeloarekin animazio super-sinple bat egin dut gizontxoaren jaiotza adierazteko:

Ez du azalpen handirik behar. Bakarrik esatea kolore bizi bat eman diodala hasieratik ikusgarria egiteko, eta bideoaren 9. segundoan ikusten denez, modeloaren erdi bat borratu dut gero simetriazko modifikatzaile bat erabiltzeko... alegia, modeloaren ezkerraldean egindako aldaketa guztiak eskubialdean ere aplikatzen ditu. Simetria bilaterala deitzen zaio horri, ezta? Ba horixe, horrela, nahiz eta nire hasierako zirriborroa paperean guztiz simetriko ez izan, sortzen dudan monigotea bai. Eta, gero, 50. segunduan ikusten da azala leuntzearen prozesua. Lehendabizi modeloaren aurpegi bakoitza aurpegi gehiagotan zatitzen duen modifikatzailea, eta gero horri leun-itxura ematen dion aukera.

Hori dena tipiko-tipikoa da 3D modelizazioan, pertsonaietan batez ere.

Fijatu gorputzaren jarreran... hori ere tipikoa da. Horrelako jarrera batean modelizatzen dira pertsonaiak gero animatzen hasteko, besoak zabal-zabalik esan nahi dut. Nik egia esan, eskuen eta oinen posizioak ez ditut guztiz behar bezala jarri. Jiratu beharko dizkiot, baina bueno. Graziosoa geratu da. Txikitutakoan, batez ere, xalatua geratzen da.

Gero, animatzeko hezurdura bat definitu beharko dut, baina hori beste kontu bat izango da. Honen helburua zen monigotetxoaren jaiotza erakustea. Eta jaio da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario