martes, 29 de marzo de 2011

Puzzle bat


Ez nintzen gogoratzen bideotxo honekin.
Bartzelonan egin nuen. Uau! Bartzelona...!! Horrela esanda, ematen du 3D diseinua egin dudala hiri handi eta kosmopolitetan!! Gaur Moskun, bihar Buenos Airesen, gero enkargu bat Bartzelonan... Ba, ez. Kongresu batean ginen. Elhuyarkoak geure buruaren publizitatea egitera joan ginen, zientziaren komunikazioari buruzko kongresu batera. Galmourrik gabeko bidaiatxo bat. Hori bai, stan bat geneukan (ez dakit nola idazten den "stan"... "txiringito" hitza erabiliko dut). Eta jendea bertara erakartzeko, oparitxo bat eraman genuen, dohain hartzen diren jostailutxo bat. Puzzle hau zen. Egurrezko zazpi pieza, kubo bat osatzeko.

Jendea ez dakit, baina jubilatu pila erakarri zituen puzzletxoak. "Nire bilobentzako" esaten zuten, eta bi edo hiru hartzen zituzten, gure txiringitoari kasurik egin gabe. Ezagutzen duzue egoera, ezta?
Bueno, ba kongresuaren lehen egunean, puzzlearekin jolastu nintzen, osatu nuen, eta soluzioarekin bideotxo bat egitea bururatu zitzaidan.

Modelizazioa erraza zen, pieza guztiak kuboen deribatuak direlako. Ezin errazagoa. Eta beste guztiak (materialek, animazioak berak eta abar) ez du misterio handirik. Baina polita geratu zen. Etekin maximoa lan txiki horretarako. Bereziki gustatzen zait kamara pixkanaka hurbiltzean lortzen duen efektua.
Bai. Erakutsi behar nuen. Beraz, txiringito-ordu luzeetan portatila ikusgai jarri nuen mostradorean, aurre-aurrean, puzzlearen soluzioa bukle batean etengabe erakusten. Ez dakit jendea erakarri zuen, baina geratu egiten ziren begirada bat botatzeko. 13 segundo sikiera. Jubilatuak ez ziren mantsotu. Puzzle-pare bat hartu, eta ziztu bizian desagertzen ziren oraindik ere, guk errieta egin baino lehen.
Orain bideoa berreskuratu dut, eta hementxe duzue. Hori bai... interesgarriena da puzzlearekin berarekin jolastea. Egurrezkoarekin, esan nahi dut. Nik oraindik dut nirea gordeta, jubilatuengandik ezkutatu nuen ale bat, baina ez dizuet utziko... proba egin nahi naduzue, egurra landu beharko duzue zazpi piezak egiteko.
Esan dizuet, ba... errezak dira egiteko.

2 comentarios:

  1. Uffff! ke baliente!!! ni ez nitxan atrebiuko:
    http://www.youtube.com/watch?v=k4tjn3VVPis

    p.d. animazioa oso polita!

    ResponderEliminar
  2. Jaja!
    Ez zen hain azkarra izan, baina azkenean emaitza horixe bera izan zen.

    ResponderEliminar