"Amatxo, hegan egin nahi dut!"
Euskalnatura taldekoek hitzaldi bat eskatu didate. Hegan egitearen fisikari buruzkoa. Eta gaia izugarri tentagarria da. Are gehiago, horri buruzko artikulu bat idaztea pentsatzen nuen Elhuyar aldizkarirako, eta, bueno, aukera ona zen hitzaldi hau behar dudan materiala irakurtzeko.

Hitzaldiaren sarrera ilustratzeko, iruditxo bat egin dut. Goiko hura. Bueno, bertsio gehiago egin ditut, baina nik uste dut goikoa erabiliko dut tituluarekin batera. Beti bezala, kasu hauetan, Blenderren egindako atrezzo pixka bat besterik ez da.. Begira:
Hauxe da Blenderreko eszenatokia. Eskua eta sagarrondoaren adarra hortxe geratzen dira... ikusten den zatian; hosto suelto batzuk ere badaude sagarra baino beherago. Eskubian kamera ikusten da. Eta zirkulutxuak argiak dira...
Tira ba. Apirilaren 20an, ostiralean, hitzaldia eman behar dut Leioan. Ondo aterako da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario