jueves, 16 de febrero de 2012

Gora monigotea!!



Hemen dago nire monigotea poz-pozik. Bueno... beharbada oso pozik ez, baina azkenean, bizirik dago. Aurreko post batean erakutsi nizuen nola jaio zen, eta, geroztik, eboluzionatu egin du. Aldaketa batzuk egin dizkiot. Altuagoa da orain, animatzeko egokiagoa, niretzat behintzat. Eta kolorea aldatu diot. Ez dakit zergatik. Baina monigote bera da, aurpegirik gabekoa, eta esku handi-handiak.


Baina aldaketa nagusia da hezurdura bat esleitu diodala... pertsonaiak animatzeko erabiltzen den baliabide bat da 3Dren munduan. Mundiala da!!! Mugitzen da!!

Ezkerreko irudi honetan hezurrak ikusten zaizkio. Hezur bakoitzak monigotearen zer gorputz-zati mugitzen duen definitu ondoren, animatu daiteke. Eta animatzea da hezur bakoitzaren posizioa zehaztea denboraren arabera. Besterik ez.

Enfin. Besterik ez esaten dut, baina ez da simplea eta praktika dexente bat behar du animazio onak egiteko. Eta hori da nik ez dudana: praktika. Beraz, hasi naiz. Monigotea erabili dut praktikatzeko.

Erronka txiki bat jarri diot neure buruari: monigotea lurpetik ateratzea, hanka bat lurraren lanoarekin trabatzea, eta askatutakoan berriz ere lurpera erortzea. Animatzaile trebatu batentzat, ez da zaila izango, baina niretzat sekulako erronka zen. Zaila egiten zait erritmoak/abiadurak kontrolatzea; erabateko "ensayo y error" izan da. Baina pozik nago emaitzarekin. Aurrerago agian saiatuko naiz ibiltze-ziklo batekin ea zer moduz. Ibiltzea modu naturalean ez da erraza. Horrek ere praktika eskatzen du. Denborarekin egingo dugu...

Dena den. Gauzak ondo egiteko, hasieratik hasi nintzen. Storyboard txiki bat marratu nuen. Eta, gutxi gorabehera, jarraitu egin dut. Ezberdintasun nagusia begien espresibitatea da. Bueno... igual hurrengoan jarriko dizkiot begiak monigoteari. Auskalo. 

 



2 comentarios:

  1. Mogimenduekin sekulako errealismoa lortu duzu. Zorionak.
    Txokolate kolorea gustatzen zait.

    ResponderEliminar
  2. Jaja, eskerrik asko!!!
    Baina ez daukat batere erraztasunik animatzeko... proba asko egin behar izan ditut. Baina bai, niri ere gustatzen zait emaitza.

    ResponderEliminar