Ez da hain erraza. Ez dakigu ibiltzen jaiotzen garenean. Urtebete behar izaten da ikasteko, gutxi gorabehera. Eta animazioan, ez dakit zenbat denbora behar den, baina gauza bera da... luze jotzen du ibiltzen ikasteak.
Horrek ez du esan nahi txiripaz ezin duzinik asmatu animazio duin bat sortzen. Baina behin bakarrik asmatuta ezin duzu esan ibilkerak animatzen dakizunik. (Niri gertatu zait!!).
Nik ikasi nahi dut. Eta nire ikasketa konpartitu nahi dut blog honetan. Ez dakit noraino iritsiko naizen... seguru asko dedikatzen diodan denboraren araberakoa izango da... Kontua da posten serie bat egin nahi ditudala gaiarekin, eta hau da lehenengoa.
Momentuz behintzat, zapata pare bat erabiltzen hasiko naiz. Konturatuko zineten blogaren sinboloa kristalezko zapata batzuk direla. Bueno, beren historia dute.
Ikerlat enpresa kimikorako egiten ditudanen artean, urtero kalendario baterako marrazli bat izaten da. Askotan, enpresarekin lotuta dagoen ideia batekin dator eskaera. Urte batean, eskatu zidaten kalendarioaren marrazkiak enpresaren martxa adierazteko. Egoitza berria zuten, eta produktuen eskaria bideratuta zegoen... nolabait gaindituta zegoen enpresaren abiatze prozesua. Eta nik marrazki hau egin nien:
Gustatu zitzaidan. Eta jolasten hasi nintzen marrazkiarekin. Bizia eman nahi nion, eta nire bizitzan egin ditudan marrazki animatu bakarrak egin nituen ilusio handiz.14 fotograma sortu nituen hainbat proba egin ondoren, eta nire lehen ibiltze zikloa osatu nuen:
Oraingoz, ibiltzen ikasi nahi dut. Horretan nabil (hau da hau hitz jokoa!). Proba dexente eginak ditut jadanik, eta pixkanaka ari naiz nire 3D ibilkera fintzen. Serie honetan ikusiko dituzue emaitzak. Ea seriaren hurrengo post-ean erakusten dudan ibiltzeko baliabideen tripak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario