martes, 13 de diciembre de 2011

Zinea hiru dimentsiotan


3D. Dagoeneko ohitu gara. Gaur egun, pelikula asko ikus ditzakegu 3d-n zinema komertzialetan. Ez dira urte asko hasi zela oraingo 3d moda. Egia da kontu zaharra dela hiru dimentsioko zinema, eta egia da tradizionalki ez duela arrakasta handirik izan. Ondo dago pelikula bat hiru dimentsiotan ikustea, baina pelikularen erakargarritasuna horretan bakarrik oinarritzen bada, ez zait iruditzen seinale ona dela. Iritzi pertsonala da.

Nolanahi ere, hiru dimentsioak simulatzeko moduak aspaldi asmatu ziren. Sekretua da begi bakoitzari irudi ezberdin bat ematea da, gure bi begiek ez baitute zehatz-mehatz irudi bera ikusten. Irudi horiek grabatzea lan bikoitza da zinemagilearentzat, baina benetako erronka teknologikoa ez da hori; zailena da modu bat asmatzea begi bakoitzari dagokion irudia emateko. Irudi bat begi bakoitzarentzat, eta begi horri bakarrik zuzenduta. Teknologikoki ez da kontu sinplea.

Baina blog honetan helburua ez da horrelako azalpenak ematea. Hiru dimentsioko zinema modernoari buruzko artikulu bat argitaratu nuen Elhuyar aldizkarian 2008ko irailean; han daude azalpenak. Noski, 2008tik hona 3d zinemaren teknologiak bide handia egin du, eta, beharbada, han kontatzen nituen gauza asko zaharkituta geratuko ziren. Aurten, baita Elhuyar aldizkarirako, Igor Leturiak artikulu eguneratuago bat idatzi zuen hiru dimentsioak mugikorretara nola iritsi diren azaltzeko.

Baina blog honetarako, nire 2008ko artikuluaren irudiak berreskuratu nahi izan ditut. Blenderrekin egin nituen, eta pozik geratu nintzen emaitzarekin. Ez bakarrik estetikoki. Gainera, zinearen eta hiru dimentsioen ideiak irudikatzeko modua.

Hauxe da aldizkariaren azalerako sortu nuen oinarrizko irudia:


Gainera, sarrera honen hasierako irudia egin nuen (pozik geratu nintzen eserlekuen tapizatuarekin, eta atzean argi urdinez ikusten diren atzeko eserlekuak).

Artikulua apaintzeko, beste irudi hau ere egin nuen, eta alukeria hutsa da, baina izugarri gustatu zait beti. Kolore biziak, gainazal disdiratsuak eta fondo ilunaren aurreko kontrastea... gustatzeko errezeta sinple bat, oinarrizkoa... umeekin funtzionatzen du ia beti, eta umeekin bezala, nirekin ere bai... batzuetan.


Tira... eta azken kontu bat!!! Hiru dimentsioen benetako efektua sortzen duten irudi-pare hauek ere egin nituen. Ez da lehen aldia. Blog honetan, pulgoiaren lehen eta bigarren sarrerarako gauza bera egin nuen, eta azaldu nuen nola begiratu behar zaion efektua lortzeko. (Izugarri gustatzen zaizkit sarrera horietako 3diak). Artikulurako adibideak ez zaizkit hain politak iruditzen, baina berdin-berdin funtzionatzen dute:



Begietako gimnasia handia eskatzen du, baina lor daiteke 3d efektua. Bueno. Ba horixe. Irudi hauek.. 3di hauek erakutsi nahi nituen, eta, zeinek daki, noizbait teknika hau erabil liteke hiru diemntsiotako pelikulatxo bat egiteko. Zeinek daki.



No hay comentarios:

Publicar un comentario