domingo, 4 de diciembre de 2011

Bad3Di, urtebete


Atzo, abenduaren 3an, urte bat egin zuen blog honek. Zorionak, blog!!!

Garaia da atzera begiratzeko, eta balorazio txiki bat egiteko. Egia da ez duela aktibitate handirik izan, batez ere, azkenaldian, Darwinformatika animazioa bukatu nuenetik. Alde batetik, opor txiki batzuk izan dira, eta, bestetik, gauza berriak probatzen aritu naiz (ez denak arrakastatsuak).

Urte osoan 32 post besterik ez dut argitaratu. Bueno... ez da testu-blog bat, eta ez da erraza material berria sortzea erritmo handia izateko. Baina hori aitzakia bat besterik ez da. Errealitatea da bazuetan gogoz aritu naizela blogarekin, eta beste batzuetan gogo gutxirekin. Baina tira. Ez gara agobiatu behar. Ondo pasatzeko balio du blogak eta ez argitaratzeko presioa izateko.

32 postekin, ezin dira datu handiak izan. Baina pozik nago. Mugimendu pixka bat sortu dut Interneten. 2780 bisita izan ditu Bad3Di-k urtebeteko epean.  Eta asko bisita automatikoak izan dira (garai batean ikusten zen Estatu Batuetako web bilatzaile bat konektatzen zela 3 orduan behin. Sistematikoki. Pentsatzen nuen horrela jarraituko zuela denbora luzean, baina ez. Bapatean desagertu ziren bisita horiek (agian interes faltagatik, zeinek daki). Bitxia.

Aipatzekoa da nik Sustatu-efektua deitzen dudana. Hau da urteko bisita-kopuruaren grafikoa (Blogger-ek emanda):

Eta grafiko hori osatzeko datuak hauek dira:
2010
abendua     216 bisita
2011
urtarrilla    218 bisita  
otsaila          57 bisita
martxoa     781 bisita
apirila        163 bisita
maiatza        71 bisita
ekaina        177 bisita
uztaila          66 bisita
abuztua      109 bisita
iraila          320 bisita
urria           337 bisita
azaroa        248 bisita

Nabarmena da martxoan izan zen bisita-kopuruaren gorakada. Izugarria. Grafikoan ikusten da mendi handi bat... gehiegikeri bat, egia esan. Hori izan zen Sustatun eman zutelako nire blogaren berri.(Igor Leturia lagunak Twitteatu zuelako animazio berri bat sartu nuela, eta ez omen zuten beste ezer hoberik ) Eta bapatean bisita pilo bat etorri ziren. Martxoaren 3an izan zen. La letxe. Gogoratzen naiz bostehungarren bisita ospatu nahi nuela, eta hurrengo egunean edo hurrengoan milagarrena ere izan zela.

Eta beste kontu bat. Sustatuko albistean aipatzen zuten taula periodikoaren sarrera, eta jende pilo bat sartu zen hura ikustera. Niri gustatzen zait lortu nuen irudia, baina ez zait iruditzen askooooooz hobea dela irudi hori blogeko besteak baino, baina arrakasta horrelakoa da... irudi horrek arrakasta izan zuen, eta urrutitik izan da ikusiena blogean. Eta bigarren post ikusiena, "Nire eklipsea, nire Ilargia" ere Sustatun aipatu zuten:

Post ikusienak
Taula Periodikoa zizelkatu  337 bisita
Nire eklipsea, nire Ilargia    85 bisita
Bonbilla batek bere burua pizten du  70 bisita
Ardibuelta   60 bisita
Darwinformatika  60 bisita

Ardibueltarena ere aipatzekoa da, ez baita 3Di-en animazio bat, baizik eta argazki pilo batekin egindako esperimentua. Agian, jendeari gehiego gustatzen zaizkie esperimentuak 3D animazioak baino. Zeinek daki.

Bukatzeko, aipatu behar da elkarrizketa bat ere egin zidaten HABEn argitaratzeko. Bad3di medioetan!! Duela gutxi eman nuen horren berri. Aurreko sarrera izan da, hain zuzen.

Bueno.. eta orain zer?
Ba, aurrera, nola ez. Proiektu asko ez dira atera edo utzi egin ditut, eta bada garaia horiei heltzeko. Ikusiko dugu. Nire asmoa da bloga beste nolabait tratatzeko hemendik aurrera. Ondo dago egindako gauzak erakustea, baina nik uste dut "Horrela egin nuen" motako gauza gehiago sartu beharko nukela. Interesgarria da, eta modu horretan, maizago publikatuko nuke blogean. Ikusiko dugu.

Eta beste asmo bat da pertsonaien animazioekin hastea. Orain arte, nik gogoratzen dudala, Bonbillaren sarreran bakarrik animatu dut pertsonai bat. Eta gogoa daukat horrleakoei heltzeko. Bueno. Asmoak, intentzioak, deitu nahi bezala. Urteberrirako proiektu absurdoak bezalakoa izan daiteke... denborak esango du.

Tira. Goazen... Hemen hasi da bigarren urtea!!!

1 comentario: