miércoles, 22 de junio de 2011

Birus erraldoia


Joan den urtean, birus erraldoi bati buruzko artikulu bat idatzi nuen Elhuyar aldizkarian. Kontua interesgarria zen, birus bat izateko handiegia zelako, eta bakterio bat izateko txikiegia... bueno... hor nonbait. Eta horrekin batera, biziaren mugaren kontua zegoen, oro har esaten baita bakterioak bizirik daudela, eta birusak ez... Birus erraldoi hau muga horretan dago, ez dago argi zein aldetara. Bueno; dibulgaziorako txollo bat da bitxoa.

Baina txollo hori ilustratu behar zen. Munstro horren argazkia bila daiteke, baina ez da erraza. Horren ordez, Blendeatu genezake pixka bat. Ez zen nire lehen birusa. Lehenengoa beste hau izan zen:


Gustora gogoratzen dut lehen birus hau. Ondo geratu zen, iletsua, ez oso leuna eta Rembrandt-en edo  Caravaggio-ren tenebrismo-puntu horrekin (bueno.. ez pasa, Willytxo.. jaja). Estilo berean egin nituen bakterio bat (erdian) eta zelula eukarioto konplexu bat (eskubian); eta hirurak elkartu nituen irudi bakarrean tamainak konparatzeko. Irudi hura galdu dut, eta beraz, beste honako hau egin dut korrika eta presaka (eta, batez ere, Gimp programarekin eginda... eta puff... ez zait batere gustatzen Gimpen planteamendua, baina Photoshopik ez daukat!):


Kontent geratu ninzen nire lehen birusarekin, ezkerreko txikitxo horrekin, eta birus erraldoiaren irudia ere horretan oinarritu nuen hasieratik. Birus guztiek ez dute itxura hori; beste
aukera batzuk badira... bakteriofagoak, adibidez, oso graziosoak dira... xiringa biologiko alienigena baten itxura dute... ez dakit nola esan... armiarma bat + lepo bat + ikosaedro bat buru moduan... Egunen batean modelizatu behar dut bat... dibertigarria izango da.

Baina birus erraldoiarentzat, aurreko horren ereduari eutsi nion. Hori bai, handitasunaren sentsazioa handitzeko, birusaren "antenak" irregularrak egin nituen, bigunak balira bezala, ia erorita. Noski, horrekin ez zen nahikoa; birus bat erraldoia dela adierazteko, beste birus txikiago batzuk marraztu behar izan nituen... Buruhauste bate edo beste gainditu behar izan nuen, nola ez, eta halako batean konturatu nintzen izugarri laguntzen ziola irudiari plano txuri bat gehitzea, zoru-lanak egingo zituenak. Eta beste efektu polit bat, sakonera-efektua lortzen da Blenderren "lainoa" deitzen denaren bitartez ("Mist"... ez dakit beste 3D softwarean ere horrela deitzen den...) eta kontrastearen moteltze bat da, difuminatze bat, sortzen du objektuak kamerarekiko dauden distantziaren arabera.

Efektu horiekin, erraldoiak erraldoi ematen du benetan.

2 comentarios:

  1. Nooolaaaa?!?!?!? Gimp-en aurka eta Photoshop-en alde?!?!?!? Sakrilegio!!!! Desharpidetu!!!! Unfollow!!!! Utzi lagun izateari (eta ez soilik Facebook-en)!!!!

    ResponderEliminar
  2. Egia Igor.... galduta nago zuretzat... Mac batean lan egiteaz gain, Gimp-en aurka ari naiz... Bueno... ea adobek ateratzen duen Gimp bat... orduan ikusiko dut.... jaja.

    ResponderEliminar