martes, 4 de enero de 2011

Anubis 3.0



Duela hilabete gutxi batzuk, Dani Fano marrazkilari handiak Anubis 3.0 komikia bukatu zuen. Arimarik gabeko jendearen istorioak marraztu ditu, eta Xabiroi aldizkarian argitaratu du atalka. Haren bigarren istorio luzea da TeleATOI komikia bukatu ondoren. TeleATOI salgai dago dagoeneko album batean bilduta. Espero dezagun laster Anubis 3.0 ere formatu horretan kaleratzea!!!

Dani laguna dut, eta aspalditik izan dut gogoa berak bi dimentsiotan marraztutako zerbait hiru dimentsiotara bolkatzeko. Hau zen nire aukera. Esango nuke Danire pertsonai gehienak konplexuagoak direla nik modelatu ahal izateko modu fidagarri batean. Kasu honetan, robot bat badago istorioan, Ammit, eta iruditu zitzaidan modelatzeko gai nintzela. Bueno, ez da perfektua (Danik ederki daki hori), baina oro har ondo geratu da.

Komikian, Ammitek hitz egiten du, eta nik roboten soinu tipikoak jarri dizkiot hitz egin beharrean. Tira... errazagoa zen niretzat, eta horrela ez nuen asmatu beharrik ahotsik harentzat. Nolabait, hori nahita egin nuen. Baina badira beste akats batzuk ez dudalako zehatz-mehatz ondo-ondo modelatu robota. Nire proposamena da komikia eskuratu dezazuela, eta akatsak bilatu ditzazuela bideotxoan, Ammiten itxuran... zazpi ezberdintasunen jokoa baino zertxobait sofistikatuagoa izango litzateke.

Minutu-erdiko bideo bat egin dut Ammitekin... Hain zuzen ere, robotak aurkezten digu komikiarn orrialde bat. Eta bideoa Dani Fanori oparitu diot. Eskertu egin dit!!!! begira:




Bideoa berea da, eta nahi duen bezala erabil dezake. Horregatik, bideo hau ez dago Creative Commons lizentziaren barruan, baizik eta Dani Fanok erabakitzen duen lizentziarekin.

Nik dakidala, blog honetan egoteaz gain, bideoa Daniren eta Igor Leturiaren blogetan dago zintzilikatuta. Azken blog horretan, euskal komikiari buruzko informazio asko dago, oso ondo jasota. Lan ederra egiten du Igorrek. Besteak beste, Anubis 3.0ri, TeleATOIri eta Xabiroi aldizkariari egin die (eta egiten die) jarraipena, e-gorblogak. Merezi du.

1 comentario: