lunes, 3 de diciembre de 2012

Bad3Di, bi urte


Bueno.. iritsi gara bigarren urtearen bukaerara.
Eta atzera begiratuta, ez da izan aurrekoa bezain aktiboa. Bietan aktibitate gutxi, egia esan. Lasai, hobetuko dut hamar edo hamabi urte barru...
20 post berri izan dira, eta 2173 bisita izan ditut bigarren urte honetan. Ez naiz iritsi oraindik 5.000 bisitetara... baina laister izango da... Nire gogoeta da askoz gauza gehiago produzitzen ditudala blogean jartzen ditudanak baino. Askoz gehiago. Baina ez dit asko kezkatzen.




Zein izan da nire aurtengo sarrera faboritua? Agian, Txoko perfektua, niretzat erronka bat izan zelako, baina batez ere, Iñaki leturiak sartu zuelako ahotsa, eta dibertigarria da Iñakirekin horrelako gauzak egitea (eta ahots polita du!). Baina beste bi sarrera ere nabarmenduko nituzke: Apoxalto eta Gora monigotea. Biekin geratu nintzen oso gustora. Bide batez... Euskal Lurrak sarrera Teknopolis saioan emititu zen, telebistan, ETB katean.



Eta aurtengo sarrerarik bisitatuena ez da haietako bat izan, baizik eta Amatxo, hegan egin nahi dut! izan da. Hitzaldi baterako egin nuen, eta ez zen oso ondo geratu, baina jendeak bisitatu zuen hitzaldiaren berri ematen nuelako (hala uste dut). Hitzaldi horretarako, post honetako irudiak egin nituen.

Tira... ekin diezaiogun hirugarren urteari! Aber aurrekoetan baino zerbait serioago egiten dudan!!!
Bagoaz!



2 comentarios: