martes, 4 de diciembre de 2012

Otsoa eta zapatillak


Otsoa eta zapatillak from WillyRoa on Vimeo.

20 minutuko lana, gutxi gorabehera.

Aldez aurretik ezer prestatu gabe, planifikatu gabe. Argazki-makina, pelutxe bat (Lalu... alabaren otsoa) eta zapatillak hartu eta animazio txiki hau egin dut. Pelutxea pixkanaka mugituta (ikusten ez diren gauzekin finkatuta eror ez zedin) egin daiteke eta graziosoa geratzen da. Ardibueltarekin egin nuen bezala eginda dago, gutxi gorabehera.

Harritu egin dit ze ondo geratu den hain modu inprobisatuan egindako gauza bat. Egia esan, argazkien bitartez gauza zoragarriak egin daitezke... profesionalek sekulako animazioak egiten dituzte. Begira hemen. Eta hemen dago nola egin zuten. Mundiala. Nire pelutxea, zapatilla eta kamera baino azpiegitura handixeagoa, dena den.

Nirea ez da profesionala. Ez dago ondo argituta, badakit... kamera txiki batekin eginda dagoenez, automatikoki neurtzen du argia, eta fotograma bakoitzak neurketa ezberdina du. Nabaritzen da, baina bueno... esperimentu bat da, eta esperimentua izateko emaitza ez hain txarra, ezta? Teknika honekin pixka bat planifikatu eta agian istorio sofistikatuago bat egin daiteke...

No hay comentarios:

Publicar un comentario