viernes, 10 de diciembre de 2010
Azken haginak
Azken haginak, juiziokoak, nahi bezala deitu.
Nire dibugazio-lanean, behin ahoaren bukaerako hagin horiei buruz idaztea tokatu zitzaidan. Idatzi nuen. Baina idatzitakoa ilustratu behar zen, eta hori zaila da. Hortzen eta haginen argazki asko dago, baina azken haginekoenak ez. Ez behintzat espreski azken haginak direla esaten dutenak. Gainera, zertan ezberdintzen dira azken haginak eta gainontzekoak? Azken haginak irudikatzeko, onena, masailean non dauden erakustea.
Horretarako, soluzioa zen 3D irudi bat egitea. 3Di bat. Kaskezur baten argazki bati, hagin batzuen 3Diak gehitzea, behar den tokian. Hori egin nuen. Emaitza sarrera honetako irudia da. Eta honako hau da argazkian txertatu beharreko zatia, 3Dkoa:
Behin horiek modelizatuta (behar den posizioan, noski) eta material eta textura egoki bat emanda, errazena da bi irudiak nahastea. Photoshop. Kaskezurraren geruzari opazidadea txikitu, eta azken haginak nabarmenduta geratzen dira. Emaitza ez da pasada bat, baina betetzen du bere funtzioa.
Onena da azken haginen posozioak ez zuela ooooso zehatza izan behar. Askotan okertuta edo toki txarrean hazten dira, ezta?
Etiquetas:
Dibulgazioa,
Irudiak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario