Gutxi gorabehera apirilean hasita eta urriaren 15a arte (goizeko hiruretan), dokumental txiki hau egiten pasa nuen denbora asko. Dibulgazio-dokumental txiki bat da, hemolinfari buruzkoa. Odol berdea.
Duela hiru edo lau urte jakin nuen intsektuen odola ez dela gorria. Eltxo bat kolpe batez hiltzen duzunean odol gorriaren orbantxo bat agertzen bada, ez da eltxoaren odola. Eltxoarena berde-urdinska da. Edo, kasu batzuetan horixka edo erdi gardena. Arrazoia da intsektuek eta beste animalia asko (artropodo guztiek, moluskuek, krustazeoek...) ez dutela burdinarik odolean. Oxigenoa garraiatzen dute kobreari lotuta.
Ideia horretatik abiatuta erabaki nuen dokumentaltxo txiki bat egin zitekeela horri buruzkoa. Ideia zen Blender erabiltzea horretarako. Ez neukan argi argazkiak ere erabiliko nituenik (bideo-kamararik ez dut, eta ez dakit erabiltzen... agian konpondu beharko dut hori egunen batean, baina oraingoz 3D-aren mundua interesatzen zait gehienbat).
Ez nuen lortu argazki onik bitxoak irudikatzeko, eta, beraz, modelizatu egin nituen. Eta textura errealistak egitea oso zaila denez, harien bidezkoak jarri nien (wire...). Kolore bat baino gehiago emanda, ondo geraten dira.
Ea. Ikusi dokumentala eta ea gustuko duzuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario