domingo, 5 de diciembre de 2010

Koloretako latexak


Bloga estreinatu berria eta ikasi behar dut oraindik nola dabilen... nola sartu irudiak, adibidez. Bueno... Pazientzia pixka bat behar da ni bezalako hasi berriekin, ezta?

Aukeratu dudan lehen irudia lagun batentzat sortutakoa da. Enpresa kimiko bat sortu zuen, eta denbora luzez bera izan da enpresaren plantilla osoa (ez da multinazional bat, jaja). Gaur egun hiru langile dira.

Berarentzat egin ditut hainbat gauza enpresatxoan laguntze aldera. Eta horietako bat web orrirako irudi hau izan zen. Haien produktuak latexak izaten dira, baina "a la carta" egindakoak. Besteak beste, bezeroak nahi duen kolorea ematen diote latexari (nahiz eta kimika industrial horretan kolorea gutxienekoa izaten den). Oso tipikoa da muestra txikiak bidaltzea bezeroari, eta, hain zuzen ere, irudian ikusten diren potetxoak erabiltzen dituzte horretarako. Horregatik egin nion irudi hau haien web orrirako.

Argi dago argazki batekin egin zezaketela irudia, baina tira... 3D irudi bat ere ondo gera daiteke. Ni oooooso argazkilari txarra naiz, baina 3D-arekin moldatzen naiz, ze demontre. Potetxoak modelizatu, koloreak aukeratu (baita lurrekoa ere), eta desenfoke-puntu batekin ondo geratu zen. Hobetu daiteke, nola ez, baina horrela ere ez da gaizki geratu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario