martes, 21 de diciembre de 2010

Holograma faltsua

Irudi hau hologramei buruzko artikulu bat ilustratzeko egin nuen. Ez da erraza holograma baten argazkia aurkitzea. Beraz, guk geuk egin genezake holograma baten irudia (aldizkari baterako), eta holograma nola sortzen den prozesuaren irudia ere bai.

Prozesuaren irudia, goiko hori, Blenderren eginda dago, baina Photoshopekin bukatuta. Laserraren izpia dago Photoshopen gehituta. Holograma bat egiteko, laser batez argitzen da irudikatu nahi duzun objektua, ontzia kasu honetan. Baina bi angelutatik iritsi behar zaio ontziari laserraren argia. Horregatik, prisma tartekatzen da izpiaren bidean, bitan banatzen da, eta ispiluen bitartez berbideratzen da izpi sortu berria. Bueno... hori oso modu eskematikoan da, noski, baina artikuluan eskema hori utzi nahi genuen argi.

Ba laserraren argia izan ezik, beste guztia erraz egiten da Blenderrekin. Ispiluen eta prismaren ondoan argi gorri batzuk jarri nituen izpiaren islari errealimo pixka bat gehiago emateko, lurrean ere ikus dadin islatutako argi gorria. Hau da izpirik gabeko bertsioa, zuzenean Blenderren lortu nuena:



Gero, izpia gehitu eta kitto.

Baina holograma bera ere bi programen konbinazioarekin egin behar nuen. Ziur badagoela dena Blenderren egitea, baina niretzat askoz errazagoa zen biekin egitea.

Kontua da holograma baten argazkia ez duela zentzurik. Holograma bat holograma dela jakiteko hartu behar duzu eta okertu eskuarekin, eta ikusten duzuna aldatu behar du angeluarekin. Baina horren argazki bat...

Orduan efektu arraro batez irudikatu nuen. Ontziaren irudia sortu nuen Blenderren. Kolorea kendu (holograma batzuk ikusi ditut kolore txurixka, zurbil horrekin). Eta Photoshopen hiru kopia egin nuen hiru kapatan. Okertu nituen bi kapa, eta desenfokatu (gaussianoarekin). Horrela. Sinple. Birgeriarik gabe. Emaitza beharbada ez da errealista, baina paperean ikusteko moduko argazki batean holograma bat irudikatzeko balio zuen. Hau da lortutako irudia Photoshopetik pasatu ondoren:






Bueeeeno... beste batean gehiago.... Ez begiratu angelu ezberdinetatik ontziaren irudiari, alperrik delako. Berdin ikusten da, jaja.

No hay comentarios:

Publicar un comentario