lunes, 24 de octubre de 2011

Zerbeza zaila!!

Zer? Zer iruditzen? Garagardo baso-erdi erakargarri bat, ezta?
Ondo. Baina irudi horretaraino iristeko, bide luzea izan zen. Post hau da bide horren historia.
Lehendabizi, garagardoaren likidoa egin behar zen. Ez zen hain zaila. Burbuilek eta gune "gardenek" laguntzen dute garagardo-itxura ematen. Zerbeza tostatua. Mmmm.



Hurrengo urratsa aparra gehitzea zen, nola ez. Aparrik gabe, garagardoa ez du oso itxura ona emten. Hori bai... hemen hasi ziren arazoak. Aparra ondo-ondo egiteko teknika oso konplikatua da. Burbuila gardenak sortu behar dira, hainbat tamainatakoak eta material txuri berezi bat duen "masa" batekin nahastu. Benetako aparretan argia sartu egiten da neurri bateraino, eta hori simulatzea ez da erraza.

Ni oraindik ez naiz gai hori ondo egiteko (saiatu naiz!!). Gainera, kalkulu ahalmen handi samarra duen ordenagiluan egin behar da, ondo eginez gero sekulako gauza pila kalkulatu behar dituelako. Tira. Nik soluzio hau bilatu nuen, apar fina simulatzen duena... Guinness-ek duten aparraren antzerakoa. (Konponbide bat.. ze egingo diogu!)



Ondo. Orain kristala gehitu behar zaio. Hori ez zen hain zaila. Ziurtatu behar duzu materialak gardena dela, ingurukoa islatzeko ahalmena duela eta baduela zerbait inguruan islatzeko. A eta errefrakzio indizea ondo jarri behar zaio (3Dko programek argi-izpien ibilbideak kalkulatzen dituzte, eta horretarako (eta kristalak kristal itxura izateko) errefrakzio indizeak zehaztu behar zaie gardenak diren materialei.

Pitxarrari dagokionez, diseinu posible asko dago. Hurrengo pitxarrarena horietako bat da, modelizazio lan gehiegirik ematen ez duena. Beste politago batzuk badaude, noski, baina ez nuen denbora asko gastatu nahi horretan. Egia da gogoa daukadala beste diseinu batzuk dituzten pitxarrak modelizatzeko, baina lasai hartzeko moduko lana da. Egunen batean (beste proiektu bat zerrenda luze batean gehitzeko!!). Ez dakit zer duten garagardo-pitzarrek. Atseginak dira. Oroitzapen onak ekartzen dituzte. Bueno... hau da egin nuena:


Honaino, ondo.
Baina hemen hasi ziren benetako arazoak. Pitxar erdia modelizatuta zegoan, baina beste erdia ere erakutsi nahi nuen... lurrean botata. Ustez, erraza zen... goikoaren kristala hartu, kopia bat egin, eta lurrean etzanda jarri. Ados. Baina hori eginez gero, honela geratzen zen:



Hau zergatik? Ba, beti dagoelako fondoko kolore bat ("mundua" deitzen zaio Blenderren). Eta orain arte nik kolore beltza erabiltzen ari nintzen. Noski, marraztutako material guztiek zuten gardentasuna, neurri batean edo bestean, eta, beraz, fondoko beltza ikustn da. Hasierako soluzioa fondo koloretzat txuria erabiltzea zen. Horixe egin nuen. Eta beste hau lortu nuen:
Bale. Pitxarraren ezkerreko zatia konponduta, baina zerbezari zerbeza-kolorea ematen ziona fondoko kolore beltza zen, likidoaren kolore tostatuarekin konbinatuta. A eta pitxarraren heldulekua falta zitzaidan... konponduta:

Beraz, azken soluzioa biak konbinatzea zen: ezkerrekoa fondo txuriarekin eta eskubikoa fondo beltzarekin. Baina hori egin daiteke "posprodukzioan", irudia tratatzeko programa batekin (Photoshop, Gimp, ..., dena delako), baina ezin zen Blenderren biak aldi berean egin. Bi renderizazio ezberdin egin behar ziren nahitanahiez.

Bukatzeko, probatxo bat egin nuen... fondo beltza erabil zitekeen, baldin eta eszena osoari ematen bazenio fondo beltza... Horixe egin nuen, baina argi xuabe batzuk gehituta. Emaitza polita zen:

Zenbat eta gehiago begiratu, orduan eta gehiago gustatzen zait irudi hau... 
Baina berez hasierako irudia erabili nuen Elhuyar aldizkariko artikulu batean (kontatzeko zer egiten duten garagardogileek aparrari ahalik eta gehien iraunarazteko edalontzian zerbitzatu ondoren). Artikuluaren irudia ez onena, eta pixka bat frustatu nintzen aparraren modelizazioarekin, baina asko ikasi nuen. 
Aiii... zerbeza... ze lanak ematen dituen!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario