martes, 29 de marzo de 2011
Puzzle bat
Ez nintzen gogoratzen bideotxo honekin.
Bartzelonan egin nuen. Uau! Bartzelona...!! Horrela esanda, ematen du 3D diseinua egin dudala hiri handi eta kosmopolitetan!! Gaur Moskun, bihar Buenos Airesen, gero enkargu bat Bartzelonan... Ba, ez. Kongresu batean ginen. Elhuyarkoak geure buruaren publizitatea egitera joan ginen, zientziaren komunikazioari buruzko kongresu batera. Galmourrik gabeko bidaiatxo bat. Hori bai, stan bat geneukan (ez dakit nola idazten den "stan"... "txiringito" hitza erabiliko dut). Eta jendea bertara erakartzeko, oparitxo bat eraman genuen, dohain hartzen diren jostailutxo bat. Puzzle hau zen. Egurrezko zazpi pieza, kubo bat osatzeko.
domingo, 20 de marzo de 2011
lunes, 7 de marzo de 2011
Itsaso puska bat
Animazio txiki bat. Pare bat orduko kontua, gutxi gorabehera. Proba bat da, besterik ez.
Modeloa plano bat da, bi texturekin eta uhinen simulazio bat. Texturek olatuak sortzen dituzte, eta mugitu egin ditut, errealismo pixka bat emateko. Uhinaren anplitudea eta abiadurarekin jolasten moldatzen da marejada handiagoa edo txikiagoa izatea.
Bideoa proba batzuen emaitza da. Askotan probak egiten dituzu proiektu handiago batean erabiltzeko, edo abiapuntu bezala edo teknikak probatzeko. Eta askotan, proiektu handiago hori ez da aurrera ateratzen, baina merezi du probaren emaitza ikustea.
Hau da itsaso puska bat. Ez dakit beste zerbait handiago aterako den hemendik edo ez, baina proba ondo geratu da. Itsaso puska bat kristalezko ontzi batean sartuta. Lehen proban nahiko itsaso lasaia atera zait, baina gero lortu dut marejada kutu hori sortzea. Hamar segundo irauten duen marejadatxoa da, baina fijo begiratuta, zorabiatzeko moduko mugimendua da.
miércoles, 2 de marzo de 2011
Ilargiratzen
Badakit... hilabete bat izan da blogean ezer sartu gabe... Nire zazpi jarraitzaileak zai egongo dira... hau responsabilitatea!!
Bloga agian bai, baina 3Dko animazioa ez dut abandonatu. Hilabete honetan gauza asko egin ditut; tartean, animazio hau. Soinua jarri nahi nion... eta saiatu naiz!! Baina ez dut izan denbora eta pazientzia izan ditudan arazoak gainditzeko.
Bueno... azken batean, espazioan ez dago soinurik... jeje.. horrela koherentea izango naiz fisikoki bideo honetan!! Hori bai... bukaera leherketa baten soinua ez zen batere gaizki egongo.
Bueltan nago "on the road".
Etiquetas:
Astronomia,
Bideoak,
Ilargia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)