miércoles, 3 de diciembre de 2014

Indarrez


A ze gauzak egin daitezke Blenderen Sculpt moduarekin. Gaur, bloga ireki nuela LAU URTE betetzen diren egunean bertan, animazio txikitxo hau publikatu dut. 5 segundoko animaziotxo bat. Ospatzeko.

Bloga ez dago hilda. Ez erabat, behintzat. Ez du merezi duen indarra, baina agian bultzada bat eman dakioke. Ikusiko dugu.

Nolanahi ere, sculpt modua ez dut askotan erabili. Beti zail samarra iruditu zait, nahiz eta (onartzen dut) erraza den erabiltzen, berez. Bueno. Hor doa nire lehen 5 segundo duinak sculpt-arekin.


Blender-sculpt probe from WillyRoa on Vimeo.

2 comentarios:

  1. Huau!! Den zartakorako soinua flojo samar. Ikaragarri ona.

    ResponderEliminar
  2. Bai, egia!!! Soinua sukaldeko tresnak elkarri joka grabatu dut.... zerbait sendoagoa beharko luke...
    Eskerrik asko!

    ResponderEliminar