viernes, 5 de diciembre de 2014

Tatuajeak modan


1690an, modan jarri ziren tatuajeak Europan. Urrutiko lurraldeetan ikusitako ohiturak ziren, europeartutak. Historia 1693 urteari buruzko blogean kontatu dut.


Ez dakit oso ondo nola egingo zituzten tatuajeak moda horretan, hemen, Europan. Zelanda Berrian, adibidez, Ta Moko teknika erabiltzen zute tatuajea egiteko. Super mingarria. Enfin.. Egia esan, oso tatuaje ikusgarriak egiten zituzten.

Nik animazio txiki hau egin dut hori ilustratzeko. Hemen daude banakako irudiak... pozik nago oin baten simulazio horrekin...:




Hemen buka zitekeen animazioa... baina nire onari zerbait falta zitzaion.. Ez zuen ilerik hanketan... eta, beraz, azken hobekuntza hori egin nuen azken irudian:

Orain bai.... ez da hiperrealista, baina pozik nago. Ariketa ona.

Bukatzeko... beste ikuspuntu bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario