martes, 9 de octubre de 2012

Anubis 3.0 kalean!!


Ze poliki doazen gauzak!!! 2011ko urtarrilean sarrera bat argitaratu nuen Anubis 3.0 komikiari buruz. Dani Fanok, egileak, hilabete batzuk lehenago bukatu zuen komikia. Album luze bat. Zoragarria. Zatika argitaratu zuen Xabiroi aldizkarian. Tira, ba orain, azkenean, album formatuan kaleratu da.
Nik beheko animazio txiki hori egin nion, eta orain berriz ere lehen orrira ekarri nahi dut, komikiaren berri emateko.

Zorionak, Dani!!!




Bideoa Dani Fanorena da, eta nahi duen bezala erabil dezake. Horregatik, bideo hau ez dago Creative Commons lizentziaren barruan, baizik eta Dani Fanok erabakitzen duen lizentziarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario