miércoles, 17 de octubre de 2012
Ontto Beltza 02
Bueno... azkenaldian beste gauza batzuekin ibili naiz, baina azkenean eseri ahal izan dut nire ontto beltzari forma ematen jarraitzeko. Agure zahar baten itxura pixkanaka ari da sortzen, ezta? Ez da perfektua, baina begien eta ahoaren formek eman diote zahar itxura handiagoa hasierako zirriborroarena baino.
Hala ere, bada kontu bat... goian ikusten den irudia ertz zorrotzekin egindakoa da, eta horrek asko laguntzen dio. Baina ertz horiek leundu egiten dira hainbat tokitan ez delako komeni horrela mantentzea. Leuntzearen ondoren, itxura pixka bat aldatzen da:
Ez da oso gaizki geratzen. Nire onttoak bizirik iraun du udazken oso batean, eta zaharra izatera iritsi da... Zimurrak... Begi nekatu horiek... Ondo dago. Hemendik aurrera, onttoaren gorputzean integratu beharko dut agure zaharraren aurpegia. Hori kontuz landu behar da. Oraingoz, proba bat egin dut "grosso modo". Pozik nago emaitzarekin.
"Gorputzak" ere izan behar ditu zimurrak eta beste forma bat beharko du, zalantzarik gabe... baina bidean goaz. Saiatuko naiz gorputza itxuratzen hirugarren zatian. Gero, begiak gehitu, eta... bueno.. hor hasiko da zati dibertigarriena. Ea egia den.
Etiquetas:
Cycles,
Irudiak,
onttoa,
Perretxikoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario